Henri Duhau

Sorturtea: 1942

Afiliazio herria: Senpere

Henri Duhau Beskoitzen sortua da, 1942an, laborari familia batean. Hamar urtetan hasi zen euskal dantzak ikasten Séverin Ospital irakaslearekin. 1957-1958an, irakasle bihurtu zen. Oinak Arin dantza taldea sortu zuen 1964an, Noël Guéçamburu (1929-1992) eta Lucien Ithurbiderekin. Lehen urteetan, talde hori segitu zuen eta animatu, Lapurdiko ihauterien berpiztean parte hartuz, orduan beheiti ari baitziren. Senperen ezkondu zen, 1968an, eta han, Zirikolatz taldea sortu zuen 1972an. Talde hori gaur egun oraino ari da. 1973tik aitzina, Ipar Euskal Herriko Euskal Dantzarien Biltzarra federazioko bulegoko kide izan zen eta, 1980tik aitzina, haren lehendakari. 1989an, EDBn eta Zirikolatz taldean zituen ardurak utzi zituen. Liburu bat idatzi zuen, talde horietan egin zuen ibilbideaz eta talde horiek Lapurdiko ohitura dantzatuen biziberritzean bete zuten eginkizunaz.

Henri Duhau, dantzari baino gehiago, dantza munduko arduradun, antolatzaile, eta federatzaile izan da. Ematen dituen argibideak, beraz, orokorrak eta antolakuntza mailakoak dira (testuingurua, pertsona garrantzitsuak, etab.), teknikoak baino gehiago. Dantza, bereziki maite duen eta bizi guzian sustatzera entseatu den euskal kulturaren alderdi bat da, euskara bezala funtsean (ikus haren argitalpen desberdinak, bereziki Hasian hasi-Beskoitzeko euskara).

"Euskaltzain ohorezko" izendatua izan da Bilbon, 2018ko apirilaren 27an eta agiria eskuratu du urte bereko azaroaren 23an, Donostian, Andres Urrutia Euskaltzainburuaren eskutik.

Liburuak eta argitalpenak:

Henri Duhau ohorezko euskaltzainak artikulu ugari eta hainbat liburu idatzi ditu, izan autore bezala ala argitalpenen paratzaile:

Euskaltzaindiako Euskaltzainak izeneko bilduman, paratu ditu Gratien Adema Zaldubiren 7 liburu:

Paratu du ere Bahnar deitu Salbaiak, Les sauvages Bahnars, Pierre Dourisboure-n liburua Jean Elissalde Zerbitzarik euskaratua, 2014.

Bestalde, 2020an Adrien Gachiteguy-ren Laborantza. Laborantzatik hobeki bizitzeko liburua paratu du, Euskaltzaindiak argitaratua.

Bidegileak, Eusko Jaurlaritza:

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 MB-173 Baionako "Dantzari Eguna" 1980-06-21 0:15:11 Baiona Maite Barnetche
2 RAD-K-1-1 Henri Duhau - Ibilbidea (1) 2010-05-16 0:13:34 Senpere Mikel Etxebarria
3 RAD-K-1-2 Henri Duhau - Ibilbidea (2) 2010-05-16 0:11:54 Senpere Mikel Etxebarria
4 143 143 - Henri Duhau 2012-02-22 1:50:11 Senpere Terexa Lekumberri

Pasarteak

# Izenburua Iraupena
1 Henri Duhau: aurkezpena 0:03:30
2 Euskararen erabilpena Beskoitzeko eskoletan 0:03:30
3 "Gernikako Arbola" Beskoitzeko hilen oroitarriaren aitzinean kantatua 1938an 0:02:21
4 Beskoitzeko gatzagak 0:01:43
5 Makil Ttiki eta fandango dantzak Beskoitzen 1950 hamarkadan 0:02:08
6 Ihauteriak etxez etxe Beskoitzen 0:02:13
7 Koldo Zabala, nesken erakasle Beskoitzen 1950 hamarkadan 0:00:28
8 Elizaren jarrera euskal dantzaren erakaspenari buruz 0:00:48
9 Dantza emanaldiak Beskoitzen 1964a aitzin 0:01:25
10 Jean Nesprias eta Séverin Ospital dantza erakasleak 0:03:08
11 Ikasitako lehen dantzak 0:02:23
12 Henri Duhau erakasle (1958-1959) 0:02:23
13 Beskoitzeko Oinak Arin dantza taldearen sortzea (1964) 0:05:13
14 Oinak Arin taldeko lehen erakasleak: Aphataberry apeza eta Koldo Zabala 0:02:00
15 Nesken kopurua eta errola Oinak Arin taldean 0:02:59
16 Orreaga pastorala eta Otxalde-ri omenaldia 0:04:10
17 Oinak Arin dantza taldeko hiru ko-sortzaileak 0:00:58
18 Administratzaile Oinak Arin taldean 0:01:41
19 Lapurdiko ihauteriak: tradizioa ahantzia 0:04:10
20 Noël Gueçamburu-ren ikerketa artxibistikoak 0:00:33
21 Partehartze kolektiboa Lapurdiko ihauterien berpizteko 0:01:36
22 Oinak Arin Baionan (1965) 0:00:31
23 Enbata mugimendua 0:04:01
24 Aintzina aldizkaria eta Marc Légasse 0:02:07
25 Zirikolatz dantza taldearen sorkuntza 0:06:08
26 Nesken tokia Zirikolatzen 0:02:04
27 Euskal Dantzarien Biltzarra: Dantzari aldizkaria 0:02:43
28 Euskal Dantzarien Biltzarra: Probintzien arteko harremanak 0:02:18
29 EDB eta Dantzari federakuntzen arteko bereizketa 0:01:04
30 Paul Rocca-Serra Legarralde, EDBko lehen lehendakaria 0:01:12
31 EDBren arduradun ezberdinak 0:01:23
32 Xiberoaren berezitasuna 0:01:28
33 EDBren koordinaketa bilkurak 0:02:22
34 Iparraldeko Dantzarien Biltzarra-ren sorrera (1966) 0:04:13
35 IDBren osoko biltzarrak 0:02:08
36 Lehen Dantzari eguna Ipar Euskal Herrian (1971) 0:05:10
37 Herri Dantzari (1979tik goiti) 0:00:50
38 Dantzari Ttiki (1974) 0:02:08
39 Euskal Herriko lehen Dantzari eguna (1978) 0:00:55
40 Iruñeako Dantzari egunaren oroitzapenak 0:04:52
41 Dantzari eguna Baionan (1980) 0:05:23
42 Nortasun kontzientzia eta euskal kulturari irekitzea 0:01:18
43 Transmisioa : behar bat eta oztopoak 0:05:15
44 Txistulariak: Iñaki Urtizberea eta Zubeldia anaiak 0:01:02

Pasarte muntaketak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.