1914-1918 gerlako euskal presoen grabaketetan oinarritu dokumentala

2016-10-14  ¦  Lehen mundu gerla (1914-1918), Artxibo soinudunak

2015-2016 ikasturteko Gradu Bukaerako Lanarentzat, Aretxabaletako Ikus-entzun komunikazioko Elena Canas eta Ainara Menoyo ikasleek, Lehen Mundu gerla garaiko Alemaniako esparruetako euskal presoen grabaketak ikertu dituzte. Audio grabazioen historia eta testuingurua transmititu nahian, Maitia nun zira? izeneko bideo dokumentala sortu dute.

Euskal kultur erakundea eta Mondragon Unibertsitatearen arteko partaidetza baten karietara eramana izan da egitasmoa.

Dokumentala Euskal Herriko zazpi probintzietako kultur eragile askoren parte hartzeari esker egina izan da : Odei Barroso, Xabi Etcheverry, Bea Sallaberry eta Katixa Dolhare, Edurne Garmendia, Iñaki Perurena, Eneko Sagardoy, Aritz Labrador, Reyes Prados, Eneko Bidegain, Karmele Jaio, Daniel Landart, Aitor Arregi, Javier Martinez. Halaber, Maider Bedaxagar, Maite Deliart, Mikel Urdangarin eta Kepa Junkeraren elkarrizketekin osatua izan da.

1915-1918 artean, Prusiako Komisio fonografikoak Alemaniako preso-esparruetan zeuden presoak grabatu zituen. Horien artean euskal presoak. 2014an, soinu hauen kopia numerikoa jaso du Euskal kultur erakundeak Berlingo Etnologia Museoaren eta Humbold Unibertsitatearen ganik.

Artxiboak argitaratzeko xedearekin, Euskal kultur erakundeak ikergaien aztertzen eta ikerlanen antolatzen segitzen du, Humboldt Unibertsitatearekin eta Berlingo Etnologia Museoarekin elkarlanean.

Gehiago jakin

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.