1968ko maiatzeko gertakariak euskaldun batzuen oroitzapenetan

2018-05-11  ¦  "Eleketa" programa

Duela 50 urteko manifestaldiak, grebak eta mugimenduak ekarri dizkigute gogora "Eleketa" programaren karietara Euskal kultur erakundeak bildu zonbeit lekukotasunek. 

68ko

André Cros bilduma - Tolosa (Toulouse)-ko artxibotegia - CC BY-SA 4.0

68ko maiatzaren urtebetetzearen karietara "Eleketa" programako artxiboetan miatu dugu. Lekuko ezberdinek garai hori bizi izan zuten Ipar Euskal Herrian edo Frantzian.
Ondoko lekukoen grabaketa-zatiak aukeratu ditugu eta bideo-pasarteak sarean eman:

Hautaketa bat baizik ez da: beste anitzek ere aipatu ziguten garai hori, besteak beste ondoko lekukoek: Joanes Borda, Aguxtin Errotabehere, Pierre Irigoin, Jamattitt Dirassar, Miguel Torre, Xipri Arbelbide edo Joseph Camino.
Grabaketa horiek Euskal kultur erakundearen egoitzan ikus daitezke, hitzordua hartuz gero.

Gehiago jakin

 

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.