"Eleketa" ahozko oroimenari buruzko erakusketa Hazparnen estreinatuko da

2020-07-06  ¦  "Eleketa" programa

Gure ahozko oroimenen altxorrak agerian eman nahi dituen erakusketa ibiltari eta multimedia berria Hazparneko Pierre Espil mediatekan aurkeztuko du lehen aldiz Euskal kultur erakundeak 2020ko irailaren 25etik azaroaren 7ra. "Eleketa, ahozko oroimenak" du izena eta 2007an abiatu memoriaren ikus-entzunezko bilketan oinarritzen da. Hazparnen, herrian berean baita inguruko herrietan bildutako lekukotasun zatiak baloratuko ditu, beste artxibo eta bideo-sorkuntzen laguntzaz.

Eleketa

© Christian Jougleux

Euskal kultur erakundeak proiektu handi bat hasi du 2007an: ipar Euskal Herriko bizizaleen ahozko memoriaren bilketa. Programa hau, gaur egun Eleketa izenarekin ezagutua dena, Pirinio-Atlantikoetako departamenduaren obragintza pean egiten da, urtero hogeita hamar bat lekukotasun bilduz.

Lekukotasun filmatu bakotxa numerizaturik, zatikaturik eta deskribaturik da (zatiaren edukia, lekukoaren biografia, elgarrizketaren baldintzak), Baionako departamentuko artxibategian artxibatua eta publikoari komunikatua izateko gisan.

Euskal kultur erakundeak Eleketa fondoaren aberastasuna ezagutarazi nahi du. "Eleketa, ahozko oroimenak" multimedia erakusketa xede honekin sortua izan da: lurralde bakoitzean bildu lekukotasunak lurraldera itzul diten eta jendeak goza ditzan.

© EKE - Guénolé Le Gal

2020ko irailaren 25etik azaroaren 7ra, Pierre Espil mediatekan, Hazparneko lurraldeko 68 lekukoek (ikus beherago zerrenda eta biografien loturak) beren bizipenak eta oroimenak aipatuko dizkigute bideo-pasartez pasarte. Berrehun baino gehiago dira ikusgai izanen diren grabaketa horiek. 

Azpimarratzekoa da bideo-pasarteak beren jatorrizko transkripzioarekin eta itzulpenarekin (euskaraz edo frantsesez) aurkeztuak izanen direla erakusketan. Horrela bai euskaldunek bai erdaldunek gozatzen ahalko dituzte urtez urte bildu lekukotasunak.

Elkarrizketetan aipatu diren gaiak: zapatagintzaren industria, mugimendu soziokulturalak, politika eta erlijioa, bizimoduak, baserri mundua, hezkuntza, erritualak etab.

Bestalde, horien denen osagarri, lurraldeko lekukoek utzitako zonbeit irudi eta objektu erakutsiak izanen dira ere.

Partikularrak eta ikerlariak bezala, tokiko irrati eta telebistak ere ari izan dira eta ari dira oraino Euskal Herriko memoriaren biltzen. Maite Barnetchek (1941-1986) hanbat erreportai egin zituen, telebista publikoak "Euskal Herria orai eta gero" lema pean zabaldu zituenak 1971-1986 arte hortan. Horietarik batzuk ikusten ahalko dira Hazparnen, denak lurraldean filmatuak.

Sortzaileei ere erakusketan parte harte hartzeko parada eman die ere Euskal kultur erakundeak. Lur Olaizola (Donostia, 1988) eta Oskar Alegria (Iruñea, 1973) filmegileei ahozko memoriaren gaia esploratzea eskatu zaie. Bakoitzak bere gogoeta eta irakurketa pertsonalak eskainiko dizkio bisitariari aurkeztutako lanen bitartez (Gipuzkoako diputazioak laguntza ekarri dio Lur Olaizolaren egitasmoari)

"Eleketa, ahozko oroimenak" erakusketak Iparraldeko beste lurraldeetan ibili behar luke ondoko hilabeteetan, betiere tokian tokiko testuinguruari egokituz, han eta hemen bildu lekukotasunak baloratuz. 2020ko azaroaren 13tik abenduaren 13ra Donibane Lohizunen erakutsia izanen da adibidez.

Gehiago jakin

  1. Ainciart, Piarres (1937, Heleta)
  2. Ainciboure, Ttotte (1912, Heleta)
  3. Algueyru, Manex (1928, Heleta)
  4. Amorena, Battitta (1949, Lekorne)
  5. Arbelbide, Xipri (1934, Heleta)
  6. Barbier, Henriette (1933, Aiherra)
  7. Bellecave, Yvonne (1921, Makea)
  8. Blezio, Germaine (1938, Hazparne)
  9. Bonnet, Joseph (Ttotte) (1923, Hazparne)
  10. Borteyru, Bernard (1941, Hazparne)
  11. Cachenaut, Arño (1947, Irisarri)
  12. Caillaba, Xemartin (1930, Aiherra)
  13. Calderon, Luixa (1927, Beskoitze)
  14. Camblong, Ramuntxo (1939, Makea)
  15. Candelé, Teexa (1947, Hazparne)
  16. Carrère, Aña (1925, Iholdi)
  17. Claverie, Marie (1928, Makea)
  18. Cornu, Dominique (1947, Hazparne)
  19. Curutchet, Anne-Marie (1951, Luhuso)
  20. Curutchet, Armand (1940, Beskoitze - Briscous)
  21. Curutchet, Jean-Pierre (1937, Suhuskune)
  22. Dagorret, Marie (1920, Lekorne)
  23. Dartaguiette, Jean-Baptiste (1928, Aiherra)
  24. Dirassar, Janbattitt (1937, Hazparne)
  25. Dubrocq, René (1938, Beskoitze)
  26. Duhalde, Dominique (1939, Donoztiri)
  27. Duhalde, Extebe (1928, Aiherra)
  28. Duhau, Henri (1942, Beskoitze)
  29. Dunat, Henri (1931, Lekorne)
  30. Dunat, Maite (1943, Heleta)
  31. Etchebarne, Jérôme (1974, Lekorne)
  32. Etcheberry, Jean-Louis (1944, Donoztiri)
  33. Etchemendy, Bernadette (1939, Hazparne)
  34. Etchepare, Luixa (1922, Heleta)
  35. Etcheverry, Jean-Pierre (1930, Heleta)
  36. Etxezaharreta, Lucien (1946, Hazparne)
  37. Eyherachar, Xalbat (1943, Lekorne)
  38. Garat, Frantxoa (1944, Hazparne)
  39. Goyheneche, Jeannot (1940, Hazparne)
  40. Harignordoquy, Jean-Pierre (1948, Makea)
  41. Harignordoquy, Laurent (1980, Makea)
  42. Heguy, Gracie (1935, Hazparne)
  43. Heguy, Jean-Pierre (1927, Heleta)
  44. Heguy, Txomin (1955, Hazparne)
  45. Irigoin, Pierre (1935, Hazparne)
  46. Itcia, Terexa (1928, Hazparne)
  47. Landarretche, Maddi (1932, Makea)
  48. Landart, Daniel (1946, Donoztiri)
  49. Larçabal, Battitta (1938, Hazparne)
  50. Larçabal, Mattin (1950, Aiherra)
  51. Larramendy, Tristant (1928, Donoztiri)
  52. Martinon, Maixan (1936, Aiherra)
  53. Maya, Graxi (1941, Aiherra)
  54. Mendiboure, Angèle (1931, Makea)
  55. Moleres, Noël (1950, Heleta)
  56. Mougica, Aña Mari (1944, Lekorne)
  57. Mougica, Raymond (1942, Lekorne)
  58. Oxarango, Maddi (1907, Donoztiri)
  59. Oxarango, Mattin (1928, Makea)
  60. Pagola, Martxalin (1936, Heleta)
  61. Robles-Aranguiz, Irkus (1937, Bilbo)
  62. Robles-Aranguiz, Ugutz (1939, Beskoitze)
  63. Sabarots, Charles (1931, Makea)
  64. Sabarots, Xaneta (1934, Itsasu)
  65. Sainte-Marie, Jean-Pierre (1934, Landibarre)
  66. Théret, Mizel (1959, Hazparne)
  67. Uhalde, Peio (1955, Makea)
  68. Urruty, Laurent (1937, Aiherra)

  • Dantza ohiturak Makean eta Lekornen (26 min.)
    Maddi Landarretche, Graxi Maya & Laurent Urruty, Charles & Xaneta Sabarots, Xemartin Caillaba 
  • Lekorneko Lafitte mintegiak (7 min.)
    Luixa Etchepare, Aña Mari Mougica 
  • Beskoitze - Urgazieta (34 min.)
    Luixa Calderon, Armand Curutchet, René Dubrocq 
  • Besta Berri Donoztirin (9 min.)
    Tristant Larramendy, Jean-Louis Etcheberry 
  • Erritualak Heletan (7 min.)
    Xipri Arbelbide, Jean-Pierre Curutchet 
  • Antzerkia Heletan (9 min.)
    Martxalin Pagola, Noël Moleres, Maite Dunat 
  • Bastida 1970 hamarkadan (24 min.)
    Terexa Candelé, Arnaud Cachenaut 
  • Zapatagintzaren historia Hazparnen (18 min.)
    Dominique Cornu, Pierre Irigoin, Bernard Borteyru, Jeannot Goyeneche 
  • Zapatagintza Hazparnen: zapata modeloak (18 min.)
    Ttotte Bonnet, Gracie Heguy, Pierre Irigoin, Bernard Bortheyru, Aña Carrere 
  • Zapatagintza Hazparnen: Battitta Blezio sindikalista (8 min.)
    Germaine Blezio 
  • Zapatagintza Hazparnen: gainbehera eta sail-aldaketa (7 min.)
    Gracie Heguy, Dominique Cornu 

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.