Lehen Munduko gerlako euskal presoen grabaketak argitara emanak

2018-10-12  ¦  Lehen mundu gerla (1914-1918), Artxibo soinudunak

Alemaniako preso-esparruetan, Prusiako Komisio fonografikoak grabatu zituen presoak hizkuntzen eta musiken ikertzeko asmoz. Horien artean, 10 euskaldun. Gaur, Euskal kultur erakundean pausatuak izan diren euskal artxibo arraroak Mintzoak atarian aurkeztuak dira eta EKEren egoitzan konsultagarri.

Euskal

Euskal preso baten potreta © Romanische Völker Von Hermann Urtel, in Unter fremden Völkern Von Wilh. Doegen. 1925

Ipar Euskal Herriko euskalkien aztertzeko, Komisioak hautatu zituen:

  • 5 lapurtar: Arrangoitzeko Antoine eta Jean-Baptiste Suhas anaiak, Larresoroko Laurent Issuribehere, Hazparneko Pierre Labadie eta Donibane-Lohizuneko Jean-Baptiste Mendiburu;
  • 2 baxenabartar: Ainhize-Monjoloseko Jean-Noël Irigoyen eta Armendaritzeko Pierre Mendiburu;
  • 3 zuberotar: Larraineko Joseph Jaureguiber, Altzaiko Pierre Ascarateil eta Garindaineko Saint-Jean Bidegaray.

3:21 ordu irauten duen eta 99 euskarri daukan funtsa horrela osatua da :

  • 87 euskal kantu, gehienak herrikoiak eta 4 erlijiosoak ;
  • 13 testo ezberdin (leienda, ipuin eta istorio, gutun autobiografikoa, deskribapen etnografikoa eta sozio-kulturala, etabar).

Gerlaren eta gatibutasunaren egoera latzaren zigiluz markatua den ahozko altxorra, luzaz gorderik egona, gaur Mintzoak atarian aurkeztua da eta EKEren egoitzan kontsultagarri. Euskaldun bakoitzaren biografiarekin, eginik izan zaizkion grabaketak Jasone Salaberriaren transkripzio numerikoez aberastuak dira.

Gehiago jakin :

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.