Automedikazioa eta fitoterapia

Lekukoa(k): Michel Vaslin

Herria: Ziburu

Artxibo-funtsa(k): Donibane Lohizuneko herriko etxeko artxiboak

Bilduma: Donibane Lohizuneko memorio kolektiboa

Elkarrizketatzailea(k): Xan Aire

Data: 2012-06-20

Iraupena: 0:01:02

Erreferentzia: DL-9-19

Donibane Lohizuneko herriko etxeko kodea: 1AV243

Gaia(k): Lanak eta jakinduriak, Osasuna, Herri sendagintza


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Donibane Lohizuneko herriko etxea

Michel Vaslin

Michel Vaslin 1940ko maiatzaren 22an sortu zen, Donibane Lohizunen.

Aita Bourgueil herrian sortu zitzaion, eta, oraino haur zelarik, XX. mendearen hastapenean, Donibane Lohizunera bizitzera etorri zen. Farmazian ikasketak egin ondotik, 1917an, Donibane Lohizuneko merkatu estalitik hurbil, Vaslin farmazia ireki zuen.

Ama (Mutuberria-Lastiry) Sarako Lastiry jatetxera lan egitera etorri zen emakume nafartarra zuen. Ezkontza horretarik Michel sortu zen.

Michelek ikasketak lehenik Baionako lizeoan (batxilergoa) eta gero Bordeleko unibertsitatean (farmazia ikasketak) egin zituen. 1967an, familiako saltegiaren segida hartu zuen, eta, poliki-poliki, farmazia modernizatu zuen. Hogeita hamar urteetan, saltegia bost aldiz transformatu zuen. Izan ere, farmazialariaren eginkizuna eta eskainitako zerbitzuak denboran azkarki aldatu ziren.

Egun, Michel erretretan da. Vincent semeak lekukoa hartu du, eta, ondorioz, Vaslin farmaziaren hirugarren belaunaldia irudikatzen du.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.