"Etnologo gazte" egitasmoa
2024-04-29 ¦ "Eleketa" programa
Euskal kultur erakundea, Baiona & Ipar Euskal Herriko artxibo poloa, Ekide produkzioak eta Larzabaleko Manex Erdozaintzi-Etxart Kolegioa juntatu dira "Etnologo gazte" egitasmoaren gauzatzeko. Proiektu honek gazteak ahozko memoriaren bilketari, kontserbatzeari eta ezagutarazteari sentsibilitzatu nahi ditu. 2023-2024ko ikasturtean esperimentatua izan bada ere, beste kolegio batean berriz abiatzeko asmoa agertu da.