Xiberutar dantzek Frantziako eta Europako dantzekin duten lotura

Jon Iruretagoyenak dio Frantzian bi herrialde badirela, non Xiberoko dantzen gisakoak baitira. Lehena, Proventza inguruan, eta bigarrena Sarthe eskualdean, nahiz eta ohitura hori hilik edo lo dagon. Badakigu harremanak badirela armadarekin eta dantza klasikoarekin. Eta hortik, Xiberoko dantza ez da bakarrik loturan Frantziako historiarekin, baina Europako dantzen historiarekin ere. Beraz, beste nonbaitetik jin dantza batzuekin eta beste garai batzuetatik jin direnekin ere. J. Iruretagoyenak erraten digu harremana bazela Xiberoko dantzen eta armadako dantzen artean eta hori Guilcher ikerlariaren liburuan aipatua dela. Xiberoko gizon gazte horiek joan dira armadaren egitera eta itzuli dira dantza-maisu titulu horrekin, jakitate horrekin eta dantzatzeko molde berezi eta konplikatu horrekin.


Lekukoa(k): Claude Iruretagoyena, Jon Iruretagoyena

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Euskal dantza

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri

Data: 2014-11-02

Iraupena: 0:14:40

Erreferentzia: 201-5

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19 AV 1318

Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-1320

Gaia(k): Zuberoako dantza


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz), baita ere Baionako eta Paueko Departamenduko Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz.
ETALAB 2.0 lizentzia irekiak arautzen du hemen aurkezten diren Pirinio Atlantikoetako artxibotegiaren datu publikoen berrerabiltzea. Garrantzitsua da Pirinio Atlantikoetako artxibotegiarekin harremanetan jartzea beste edozein erabilpenarendako.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.