Dominika Teillerie, ezkontzaz Aguerre, 1922ko uztailaren 14an sortu zen, Erratzuko (Nafarroa) Iñabidekobordan, Aritzakun auzoan. Ikasketa laburrak egin zituen herriko eskolan eta, 1943an, Itsasuko Xuhurrenia etxean bizitzera jin zen. 1947an ezkondu ondotik, Aritzakunen bizitzera itzuli zen, 3 urtez. 12 haur ukan zituen (2008ko urtearen hondarrean, 8 oraino bizi ziren). 1950 inguruan, familia Zelaia etxaldean plantatu zen, etxetiar gisa, 1985 arte. Alargun bilakaturik, Dominika Aguerre Uhalde Etxeberrian bizi izan zen eta gero, semearekin, Zelai Ttipian plantatu zen, Oilomokoniako bidean, Itsasun. 2009ko urrian zendu zen.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 41 | 41 - Dominika Aguerre | 2008-10-20 | 1:34:37 | Itsasu | Xabier Itzaina |
Pasarteak
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.