Kaiet Indaburu

Sorturtea: 1921

Heriotze urtea: 2017

Afiliazio herria: Iholdi

Kaiet 1921eko azaroaren 10ean sortua da, Iholdi Haixtogaraian ("Hariztogarai" hitzetik heldu den izena). Zazpi haurreko familia batean hazi zen. Haren ama lehen mundu gerlako alarguna zen (alaba bat bazuen ordukotz), berriz ezkondurik, beste sei haur ukan zituen, Kaiet barne. Herriko eskolan ibili zen, 11 urteetan zertifikata erdietsi arte. Gero, laborantza formakuntza segitu zuen, postaz, herriko apezak, Héguy erretoreak, lanak igande arratsaldeetan zuzendurik. Kaiet dantza jauzien ematen hasi zen, 14 urteetan hasirik, Antsoinia ostatuan (Garatenean), Poxuluberria etxeko Arñorekin, bai eta Fernand Franchisteguyren osabarekin. Lehen Besta Berria ezagutu zuen, 1932an Héguy erretoreak antolaturik. Erretorea klikaren sortzaile ere izan zen (1937). Kaietek Besta Berrin eta klikan parte hartu zuen, 1957 arte. Herriko apezak eta familia handiek elizako bestetan zuten eginkizuna aipatzen du. 1957an ezkondu zen eta bost haur izan ditu. Haixtogaraian bizi zen elkarrizketa egin zitzaionean.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 172 172 - Kaiet Indaburu 2013-01-16 1:03:50 Iholdi Terexa Lekumberri

Pasarteak

# Izenburua Iraupena
1 Kaiet Indaburu: aurkezpena 0:02:09
2 Haurren inplikazioa : abereen segipena, etxeko laguntza 0:02:16
3 Apailaketa zertifikatarentzat ; laborantzako familia laguntzaile 0:01:48
4 Katixima ; Héguy apezak (osaba eta iloba) 0:01:28
5 Mahatsondoen landatzea eta txertatzea 0:02:51
6 Postazko laborantza ikasketak 0:01:12
7 Apezak kudeatutako ekitaldia 0:02:35
8 Musika laguntza 0:01:58
9 Tradizioaren atxikitzea 0:00:15
10 Iholdi (1930-1950): Klikaren sorrera 0:00:59
11 Ikurriña : T. de Monzon eta M. de la Sota-ren emaitza 0:02:47
12 Kaiet-en errolak : klikako musikari, banderari, kapitain 0:00:35
13 Besta komitearen kide 0:03:00
14 Apezpikuaren harrera konfirmazioarentzat, Besta Berriko jantziekin 0:01:01
15 Pabillunketariak, fabrikaren kide 0:01:56
16 Biztanleen opariak Héguy apezari 0:03:37
17 Elizaren gogoeta gizarte hierarkiari buruz 0:01:41
18 Xantrea ; klabera (giltzaina) 0:01:58
19 Euskal jauzien ikasketa 0:01:24
20 Kontradantzak debekatuak eliza bestako igandez 0:01:43
21 Otxartia kapera : beila San Bladiz eta mendekostez 0:01:47
22 Rogazioneak, Harriaga beila 0:02:24
23 Arima erratiak 0:01:51
24 Jondonibane 0:06:06
25 Ganderailu 0:02:13
26 Hauts asteazkena 0:00:32
27 Inauteriak 0:00:34
28 1939-1945eko gerlaren oroitzapenak : Derrigorrezko Lanaren Zerbitzuarentzat errekisizionatua, Espainian iheslari 0:03:32
29 1936ko Espainiako gerla zibilaren iheslari 0:00:32
30 1914-1918ko gerla : familia bat biziki hunkitua 0:00:39
31 Ezagutza bere emaztearekin 0:02:02
32 Aldaketa sozioekonomikoa, linguistikoa eta kulturala 0:04:08
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.