Félicie Pordoy Hastoy

Sorturtea: 1922

Afiliazio herria: Atharratze-Sorholüze

Félicie Pordoy Larraine herrian sortu zen, Patxaleko etxean. Aita Jean Pordoy zen, Larraineko Athabia etxekoa eta ama, berriz, Marianne Jauregiber, Larraineko Etxegohenekoa.  Féliciek anai bat zuen, sei urte zaharragoa. Féliciek bi urte zituela, familia Atharratzera joan zen bizitzera; izan ere, osaba batek, amaren anaiak, saltegia (tabako bulegoa, epizeria) arrebaren esku utzi zuen. Ondorioz, atharraztarra sentitzen da. 25 urte zituelarik, Louis Hastoyrekin ezkondu zen Félicie; Louis etxegintza enpresa baten buru zen (haren aitak sortua). Lau haur izan zituzten elgarrekin. Féliciek Atharratzeko 18 ganberako Bixta Eder hotela atxiki zuen (aurretik, amaginarrebak atxiki zuen). 

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 ATH-002 ATH-002 - Félicie Pordoy Hastoy 2014-07-17 1:05:00 Atharratze-Sorholüze Argitxu Camus
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.