Danielle Unhassobiscay

Sorturtea: 1955

Afiliazio herria: Angelu

Danielle Unhassobiscay,1955eko uztailaren 26an sortua, Behorlegiko Intxazendaga etxean, laborari familia batean hazi da anaia (Manex) eta ahizpa (Marie-Pierre) gazteagoez inguraturik.

Herriko eskola publikoko aulikak higatu ondoren (1960-1967), eskolatzea Donibane Garaziko Zitadelako kolegioan jarraitzen du, eskoliosi azkar batek lehen mailatik aitzina egonaldi luzeak Lacanauko Le Moutchic medikuntza eta eskolatzen zentroan egitera behartzen du. 

Ondotik Marracq lizeoan ibili (1971-1974) eta euskal herritar engaiatu ibilaldia abiatzen du. 

Familia eta sozial ekonomiako BTS bat Tarbesen lortu (1974-1976) eta irakaskuntza lehen esperientzia bat burutu ondotik (Nérac -1976tik 1978ra- eta Hendaiako lizeoetan -1978tik 1980ra-), lanbideko lizeoko irakasle konkurtso eta formakuntza nolabait behartzen dute herritik joatera eta bertan 1981ean baizik ez da betirako plantatuko.

Geroztik Hendaiako lanbide lizeoan (1981-1987) eta ondotik Baionako Paul Bert-en irakasten du erretreta 2017an hartu arte. 

1981etik beretik, Daniellek bere ama hizkuntzaz osoki berriz jabetzeko beharra sentitzen du: AEK-ko alfabetatze klaseetarako izena ematen du (1981-1983) eta, ondotik, Bayonne-Université Bordeaux Montaigneko euskal ikasketen departamenduan (1983-1987) lizentzia bat lortzeko.

1984an, Jose Luis Turillas « Pepu » euskal errefuxiatu politikoaren ezagutza egiten du. Jon haien semea 1987an sortuko da eta Ana, alaba 1989an. 

Klandestinitatera bultzatzen duen familia buruaren legez kanpoko egoerak familiako bizi berezia eramatera behartzen ditu, azken hau 2000an atxilotu eta 7 urteko presondegiratze garai bat frantses eta espainol presondegietan iragan eta frantses lurraldean bizitzeko 5 urteko debeku garaia pasatu arte. Danielle Unhassobiscayren bizi historia, ipar Euskal Herriak 1970 hamarkadatik hona ezagutu testuinguru sozial, politiko eta kulturalean osoki kabitzen da. 

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 309 309 - Danielle Unhassobiscay 2017-12-13 1:38:50 Angelu Terexa Lekumberri
2 abk-2 Eleketa emankizuna #1: emigrazioa 2022-04-26 1:18:34 Baigorri Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.