Bralia : praktikaren uztearen arrazoiak

Jacques Jaragoyhenek kondatzen du nola Bralearen emaitea gelditu zen Altzürüküko maskaradetan. 1904an, Altzürükütarrak joan ziren Gamere-Zihigara maskaraden emaitea. Bralearen mementoan, herriko neskak bildu behar zituztelarik borobilera Brale kontrapasarentzat, Gamere-Zihigako mutikoak oldartu ziren eta borroka hasi zen. Zamaltzainaren zamaia hautsi zuten eta maskaradek gelditu behar izan zuten. Ondoko urtean aldiz Gamere-Zihigako gazteak etorri ziren Altzürüküra maskaraden emaiteko, baina herrian sartzeko barrikadan, Altzürükütarrek borroka abiatu zuten eta Gamerearrak ohildu. 1909ko urtean, Altzürükük maskaradak berriz abiatu zituzten baina deliberatu zuten ez gehiago Bralearen osorik emaitea. Eta geroztik zati bat baizik emaiten dute: Braletik jauztea, neskak konbidatu gabe.

Lekukoa(k): Jakes Jaragoyhen, Battitte Queheille

Herria: Altzürükü

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Euskal dantza

Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri

Data: 2013-06-14

Iraupena: 0:03:03

Erreferentzia: 187-7

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19AV1193

Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-1195

Gaia(k): Kantua eta musika, Maskarada


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera), baita ere Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz (gehiago jakiteko: earchives.le64.fr).

Jakes Jaragoyhen

Jakes Jaragoyhen 1933ko urtarrilaren 30ean sortua da, Altzürükü Abehea etxean. Zazpi haurreko familia bateko mutiko bakarra zen. Haren aita, bere lau anaiak bezala, dantzaria zen. Jakesi, haurra zelarik, laket zitzaion aita dantzan ikustea, etxean. Nahiz eta neskek ez zuten orduan maskaradan parte hartzeko eskubiderik, haren arreba batek, Madalenak, dantza ikasi zuen. Berantago, Pariseko xiberotarrei irakatsi zien eta ondotik Larrainen, bere alabari, Etxart familiaren barnean, kantuz eta dantza aritzeko usaia baitzuten. Jakes herriko eskolan ibili zen, hamalau urteetan zertifikata erdietsi arte. Ondotik, familiaren etxaldean ari izan zen. Ez da sorterritik joan, salbu soldadugoaren denboran (26 hilabete, barne, urte bat Aljerian) eta dantzak eskaini zizkion aukeren karietara.

Battitte Queheille

Battitte Queheille Altzürükün sortu zen 1952ko otsailaren 18an, Iagai etxean. Sorterrian izan zen eskolan, Oloroe-Donamarian batxilergoa ukan zuen, eta ekonomia lizentzia Pauen. Lehenik Maule-Lextarren ari izan zen lanean arno-tratulari batekin, eta gero hamaika urtez Helburu Anitzeko Herriarteko Sindikatuan (HAHeS), eta hogei urtez Maule-Lextarreko Axuria kooperatiban. Altzürüküko auzapez izan zen 1989tik 2008ra, eta Zuberoako Herri Elkargoko lehendakari.

Jakes Jaragoyhenek eta herriko beste gazte batzuek irakatsi zizkioten zuberotar dantzak, eta zenbait maskarada eta pastoraletan parte hartu izan du.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.