Lekukotasun sortak

Ikusgai edo entzungai diren pasarte/muntaketekin osatu ditugun lekukotasun sortak, betiere gai baten inguruan bilduak.

Euskal antzerkia Iparraldean (1950-1990)

Ipar Euskal Herrian kasik berrogeita hamar urtez (1922-1970) ekintza katoliko gisa apezen esku egonik, laikoek beregain hartu zituzten antzerki taldeak, abertzale batzuek berehala konprenituko zutela euskal alor horren garrantzia. Baina euskal teatro emanaldiek segitu zuten, gehienetan, Elizaren izenean apezek altxarazi zituzten patronage aretoetan.

Zapatagintza Hazparnen (1950-1970)

Euskal kultur erakundeak, "Eleketa" ahozko memoriaren bilketaren programaren baitan, zapatagintzak Hazpandarren gogoan utzi aztarnak (bigarren mundu gerlatik landa) bildu ditu, zonbait lekukotasun grabatuz. Hemen dago bilketa horren lagin bat.

II. mundu gerla garaia Iparraldean (1939-1945)

Euskal kultur erakundeak ELEKETA ahozko memoriaren ikus-entzunezko bilketaren karietara II. mundu gerlari buruz grabatu zonbait lekukotasun zatiren hautaketa.

Donibane Lohizune - Ziburuko portua (1935-1995)

ELEKETA ahozko memoriaren programaren baitan bildu XX. mendeko Donibane Lohizune - Ziburuko portuko itsasturien lekukotasun-zatien hautaketa bat.
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.