Elkarrekintza euskal dantza, akademikoa eta garaikidearen artean

Lekukoa(k): Pantxika Telleria

Euskal dantza, dantza klasikoa edo garaikidea : etiketak ez ditu gustoko Pantxikak. Beti bizi izan du dantza, dantza bezala. 12 urterekin, dantzaria izaitea erabaki duelarik, bere amak dantza klasiko kurtsoetara eraman du. Urte bat pasatu eta gero, Pariseko kontserbatorioan sartu da. Han, mugimendua, eta bereziki bere mekanismoa, ulertarazi dioten.  

Garrantzitsuenak transizioak direla dio. Gaur egun, 10 urteko haurrak atleta bihurtu nahi dituzte bainan "10 urterekin, haur bati eskatzen dizkiozularik, zango altxatze horiek, bizkarrezurra zentzu guzietan mugitzea, hausten da gorputza". Haurrek transizioak lasaiki ikasi behar dituzte. Euskal dantzan, dantza klasikoan ikasi transizioak baliatzen ditu. Azkenean, zango altxatzea ez da zailena, musikalitatea, mugimenduaren kalitate eta intentzioa baizik... Horregatik, Pantxika Telleriak ez ditu euskal dantza, dantza klasikoa edo garaikidea bereizten. 


Lekukoa(k): Pantxika Telleria

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Euskal dantza

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri

Data: 2014-06-27

Iraupena: 0:06:26

Erreferentzia: 208-3

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19AV1353

Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-1355

Gaia(k): Dantza


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz), baita ere Baionako eta Paueko Departamenduko Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz.
ETALAB 2.0 lizentzia irekiak arautzen du hemen aurkezten diren Pirinio Atlantikoetako artxibotegiaren datu publikoen berrerabiltzea. Garrantzitsua da Pirinio Atlantikoetako artxibotegiarekin harremanetan jartzea beste edozein erabilpenarendako.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.