Egitasmoa

Ipar Euskal Herrian ahozko memorio kolektiboaz egin ikus-entzunezko grabaketak ezagutarazi nahi ditu plataforma numeriko honek. Euskal kultur erakundearen ekimen bat da.

Testuingurua

Euskal Herrian, beste herrialdetan bezala, kultura ondare immateriala bizirik dirau egunero (ahozkotasuna, ikusgarrigintza, praktika sozialak, erritoak eta festak, artisautza jakitatea).

Lekuko jendeak aberastasun horietaz duen ezagutza eta oroimena behin betikotz biltzeko, begiratzeko eta egutarazteko Euskal kultur erakundeak, partaide instituzional ezberdinekin, bi ekintza nagusi bere gain hartzen ditu :

  • Ipar Euskal Herriko ahozko memoria kolektiboaren bilketa, artxibaketa eta hedapena: 2007tik 2009ra EKE-k bere ekimenez eraman duena, 2009tik hona Pirinio Atlantikoetako departamenduaren obragintzapean eraman “Eleketa” izeneko programa bilakatu dena).
  • Ipar Euskal Herriko elkarte, irrati eta pertsona pribatuen artxibo soinudunen eta ikusentzunezkoen tratamendua (Pirinio Atlantikoetako artxibo zentroaren zaintze eta balorapen programaren batean sartzen dena).

EKE-taz aparte, iparraldeko ahozko memoria biltzen dute ere herriko etxe, elkarte edo pertsona batzuek. Arlo horretan eta Ipar Euskal Herrian biltzen diren lekukotasun guzien ezagutarazteko, Euskal kultur erakundeak www.mintzoak.eus ataria sortu zuen 2016an.

Helburuak

  • Euskal kultur erakundeak bere ekimenez grabatutako herritaren bideo-lekukotasunak eta dagozkien datuak publikoaren esku jartzea.
  • Euskal kultur erakundeak Pirinio Atlantikoetako departamenduaren obragintzapean eramaten duen ELEKETA bilketa-programaren baitan grabatu lekukotasunen informazioak (lekukoen biografiak, elkarrizketen deskribapenak) eta bideoak hedatzea.
  • Iparradean Herriko etxeek, elkarteek, edo norbanakoek bildu lekukotasunentzat hedapenarako plataforma baten eskaintzea, lankidetzan.
  • Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren inguruko artxibo soinudunen eta orohar ikus-entzunezko bildumen berri ematea.

www.mintzoak.eus hilabetez hilabete aberasten den plataforma irekia da beraz, gure ahozko ondare paregabearen transmisioaren zerbitzuko emana.

 

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.