-
|
- Euskara
Pierre (Piarres) Ainciart "Aintziart"
1937
Afiliazio herria:
Heleta
1937ko maiatzaren 26an sortu da Pierre Ainciart edo Piarres Aintziart, Nafarroa Behereko Heleta herrian kokatu Kaminoa etxean. Familiako zazpi haurrideetatik lau oso gazterik hil baitziren, hiru mutikoren arteko zaharrena gelditu da (Piarres, Léon eta Panpili).
Oso gazterik apezteko gogoa erakusten du eta, herriko eskolan ibili ondoren, hiru urte gogor (1948-1951) pasatzera igorria da Baionako Apezpikutegira.
Uztaritzeko Seminario Ttipian egin egonaldiaren karietara (1951-1956), baxoa lortzen du Bièvres (Pariseko Atzerriko Misioak) herriko Seminario Handira joan aitzin. Bièvresen bi urte iragan ondoren, soldaduska Fréjus eta Puget sur Argens-en (14 hilabetez) eta Aljerian (Oran-eko hegoaldean beste 14 hilabetez) egiten du.
Bièvresera itzultzen da (1961eko otsailetik abendura) eta apezgorako bidea betirako uztea erabakitzen du.
1962ko urtarriletik goiti, irakaskuntza ibilbidearekin batera, unibertsitateko ikasketak abiatzen ditu Piarres Ainciartek: Mauleko San Frantsesen latinoa irakasten du 1962ko lehen hiruhilekoan ; hiru urteko egonaldia Bordelen (1962ko apirila-1965eko abendua) prodeuptikan literatura ikasketa orokorren zertifikata lortzeko ; eta Orthez-en 1966ko irailetik 2002ko ekainera (1972tik goiti Jeanne d’Arc lizeoan irakasle gisa jarduteko parada eskainiko dioten filosofia lizentzia eta maisutza lortzen ditu 1970 hamarkadaren hastapenean). Hogoita hamar urte lizeo berdinean iragan ondoren, erretreta hartzen du 2002an.
Piarresek, bestalde, euskaraz idazten du eta 1989 eta 2015 artean bost liburu argitaratu ditu (autobiografiak, ibilaldi kontaketak). Euskaltzaleen Biltzarra elkartean engaiatua da ere lehendakaria 2003tik 2012ra.
1981an ezkondu eta 1991n bereizirik, Peio et Xabinaren aita da Piarres (1981, 1984).
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 289 | 289 - Pierre (Piarres) Ainciart | 2017 | 1:38:18 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Aurkezpena eta haurtzaroko oroimenak | 0:04:43 | |
| 2 | Oxobi, Donoztiriko erretorra | 0:03:26 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Oxobi, Donoztiriko erretorra | 0:02:58 |