Dominique Cornu

1947
Afiliazio herria: Hazparne

Dominique Cornu 1947ko maiatzaren 30ean sortu zen, Nik Egina etxean, Hazparneko Peña auzoan. Aita espartin langilea zen Trolliet lantegian, eta aitatxi ere. Ama besteak beste Francis Jammesen etxean aritu zen neskato gisa lanean.

Lehen eta bigarren mailako ikasketak Hazparneko kolegioan egin zituen, eta, gero, Uztaritzeko seminario ttipian (1960-1966), batxilergoa lortu arte. Ondotik, Akizen seminario handiko lehen zikloa egin zuen (1966-1968), lankidetza misioan joan zen Malira (1968-1970) zerbitzu militarraren ordez, eta, azkenik, seminario handian ikasketak bururatu zituen (bigarren zikloa Baionan, 1970etik 1973ra; hirugarren zikloa Tolosa Okzitanian, 1973tik 1975era).

1975ean, Tolosa Okzitanian, artzain-teologiako maisutza bat aurkeztu zuen. Hazparneko zapata-langileen eta Elizaren arteko harremanei buruzko ikerketa bat aurkeztu zuen. Ikerketa hura urtebete geroago argitaratu zen, izenburu honekin: Hazparneko zapata-langileak eta haien historiaren zentzua (Elkar, Oldar bilduma, 1976).

Dominique 1974an apez ordenatu zuten, eta 25 urte pasa zituen Baionako bi parrokiatan (Saint-Amand, 1974tik 1983ra eta 1990etik 1998ra; Gurutze Saindua 1983tik 1990era); gero, Hendaian (1998tik 2002ra; aldi berean, apezpiku-bikario ere bazen), eta, azkenik, 2002tik 2009ra bikario nagusi izendatu zuten.

Langile-semea zen. Dominique beti egon zen, apez gisa, bere parrokiak animatzen zituen gizarte-mugimenduetatik hurbil (bereziki Saint-Amandeko langile-bizitegi kolektiboa sortu zuen Les Castors mugimendua).

Gaur egun, Donibane Garaziko San Frantzisko Xabierkoaren parrokiaren ardura du, eta laborantza eta baserri-munduaren errealitateari buru egiten dio.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 108 108 - Dominique Cornu 2011 1:55:33 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.