Eugène Olasagasti

Sorturtea: 1926

Heriotze urtea: 2020

Afiliazio herria: Donibane Lohizune

Eugène Olasagasti 1926ko apirilaren 17an sortu zen, Donibane Lohizuneko Bordatxoa auzoan.

Amaren aldeko aitatxi Lezokoa zen eta amatxi Donostiakoa, biak gipuzkoarrak. Ahetzeko bidean den Suhasti etxera lan egitera etorri ziren. Hamaika haur izan zituzten, artean Mañaña, Eugènen ama. Mañana jostuna izan zen. Ambroxiorekin ezkondu zen.

Azken hau Oiartzunen sortu zen. 1918an Amerikara emigratu nahi izan zuen, eta, horregatik, Donibane Lohizunera etorri zen. Azkenean, hor gelditu zen eta Compagnie du Bourbonnais gas enpresan lanean hasi zen.

Bikoteak sei haur izan zituen.

Lehen mundu gerlaren denboran, familia Balkoin etxean bizi izan zen. Eugènek aitatxirekin erlezaintza ikasi zuen. Itsasbazterreko bunkerrak eta metraileta plataformak eraikitzeko deitua izan zen.

Gerlaren amaieran, zapatari formakuntza egin ondotik, bi urtez teilatu emailea eta iturgina izan zen. Gero, 25 urterekin, marinan engaiatu zen. 1970ean, 45 urterekin, erretreta hartu zuen eta Hourtin herriko militar basean kontulari bilakatu zen.

60 urterekin, behin betiko Donibane Lohizunera itzuli zen eta San Josepe auzoan etxe bat eraiki zuen.

Eugène, alargundua, azken urteetan Ziburun bizi zena, 2020ko abenduan zendua da.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 DL-10 DL-10 - Eugène Olasagasti 2012-07-09 1:05:01 Donibane Lohizune Xan Aire

Pasarteak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.