Marie-Pierre Armagnague

1962
Afiliazio herria: Ainharbe

Marie-Pierre Armagnague 1962ko azaroaren 28an sortu zen Donapaleuko klinikan. Bi neskako familia bateko ahizparik zaharrena da.

Ttikidanik laborantza gustukoa izanik, laborantza alorreko Baxoa ukan zuen 1977an.

Bere aita lagundu zuen 1989a arte eta handik goiti, 28 hektareko familiako etxaldearen segida hartu zuen.

Denbora berean, Lur Berrin aritu zen lanean hazi-artoaren kontrolatzaile bezala. Hor, laborantza intentsiboaren logika deskubritu zuen, ikusi zuen lurrari zenbat kalte egiten zion eta nolako eragina zuen laborantza munduan. Orduan ohartu zen beste modu batez lan egitea eta ahal bezain autonomoa izatea beharrezkoa zela.

2002an, mozteko gela ireki zuten Mauleko hiltegian; horri esker, haragitarako ardi eta behi salmenta zuzena egin ahal izan zuen.

2009an, karguak ordaintzeko zailtasunak ukanik, AFOG elkartearen gana zuzendu zen eta etxalde ttikiak kudeatzen zituzten emazteak biltzen zituen “Etxalde ttikiak” xiberotar egituraren sortzean parte hartu zuen.

Horrez gain, mahats mota bat lantzen du ere. Irulegiko sotoak arno bilakarazten duen ekoizpen horrek ez dio irabazirik ematen, saltzeko baino plazerrarendako ari baita.

Marie-Pierre-k bi haur baditu (mutikoa eta neska). Elkarrizketatu dugun egunean, ez batak ez besteak ez zuten segida hartzeko asmorik.  

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 413 413 - Marie-Pierre Armagnague 2022 0:55:20 Dominika "Titika" Recalt
2 abk-3 Eleketa emankizuna #2: Xiberoako ekonomia, atzo, egun eta bihar 2023 1:08:10 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 Agro-industriatik urrundu nahian 0:05:11
2 Laborantza autonomo bat 0:05:58
3 Emazte eta laborari 0:14:57
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.