Miarritzen, 1926ko abenduaren 14an sortzen da Maurice Abeberry. Herriko Jules-Ferry eskolan eta Baionako Lizeoan egon ondoan, 1951n Bordaleko Unibertsitatean bururatzen ditu bere ikasketak zuzenbide Doktoregoa erdietsiz. Pierre, bere anaia abokata Dominikano ordretan sartzen delarik 1952an, Maurice ere Abokat bilakatzen da. Miarritzeko B.A.C. pilota elkarteko eta "Oldarra" dantza taldeko lehendakari izendatzen dute. Jazz-musikazale errabiatua, Baiona - Kostaldeko Hot-Club delako abiatzaileetarik da.
Ysabel Magescas anderearekin ezkondu eta bi seme mundura datoz: Xabier eta Alan.
Hedadura haundiko abokata, Abeberry Jauna penal eta Asisetako auzietan berezitua da. 1953an, bere karrak eta segurtamenak herriko kontseilura daramate.
1963an, Itsasuko Agiriaren idazletarik bat izan eta, luzaz bakarrik agertuko da Euskal iheslari politikoen abokat defentsatzaile. Horregatik, mereziko zituen ohoretarik baztertua izanen da.
Kirol munduan, Euskal Herriko Pilota Liga eta Frantses Federakuntzako Lehendakaritzetara heltzen da. Frantses Komite Olinpikoan sartu ete, munduan zehar dabil pilotaren mezulari, hala nola Mexico-ko Joko Olinpiko famatuetan. 1986an, A2 frantses telebista katean, Frantziako kirol arduradun hoberena bezala hautatua da. Pizkundea, euskal kultur elkarteak biltzen dituen federakuntzan, sarrarazten du pilota jokoa.
"Scout" gazte garaietik mendizale amorratua, Larrun kaskora doalarik, 1988ko otsailaren 21ean, igande goiz argi batez, azken hatsa botatzen du, Zizkoitz lepoan.
Baliabideak
Euskal kultur erakundeak Maurice Abeberry ezagutu zuten hainbat lekuko bildu zituen 2020ko uztailaren 30ean, Biarritzeko Oldarra taldearen egoitzan, beren oroitzapenak biltzeko asmoz.

Lekukoak bildurik (argazkia: Franck Rigoulot)
"Maurice Abeberry gogoan": ikus lekukotasunak www.eke.eus atarian
- Mexico, 1968 (PDF)
- Munduko pilota txapelketaren 8. edizioa - 1978 (PDF)
- 1978ko munduko txapelketa : Maurice Abeberry-rekin elkarrizketa (PDF)
- Biarritz Athletic Club taldearen 30. urtemuga (1981)
- Pilota aldizkaria - "Goian bego" - Zenbaki berezia - 1988 (PDF)
- Maurice Abeberry pilota plaza Brive herrian (Corrèzez departamendua - Frantzia) - Philippe Maumet (PDF)
- Maurice Abeberry-ren ekarpena pilotaren garapenean Réunion uhartean (Francis Pommiés-ren artikulua - 2020 - PDF)
- Alain Lartigue-ren omenaldia (2020 - PDF)
- "Carnets de route des Ballets basques Oldarra" (PDF)
1956ko abendua - 1957ko maiatza - Maurice Abeberry-k idatzi artikuluak
- "Maurice Abeberri, una voz de Euskadi norte" - Punto y hora de Euskal Herria, 1980ko martxoa (PDF)
- Ehorzketak - Mezaren eta ihardokipen batzuen grabaketa (Irulegiko irratia - 1988-03-01)
- Prentsa artikuluak (Sud-Ouest, Egin, L'Équipe, Deia) - (PDF)
- Pantxoa Saint Esteben artistaren irrati-elkarrizketa (1991)
- Pantxoa Saint-Esteben Guillaume Irigoyen-ren galderei erantzuten (1991)
- Pantxoa Saint Esteben-ren elkarrizketa "Euskaldunon Egunkarian" (1991-10-27)
- Txomin Heguy EKE-ko zuzendari ohiaren irrati-elkarrizketa (1991)
- Zizkoitz lepoko harri iratzartuak (PDF)
- Obraren argazkiak (eke.eus atarian)
- Enbata astekaria, 7-11-1991 (PDF)
- CNOSF erakundearen agiria, 31-10-1991 (PDF)
- Sud-Ouest egunkaria, 08-08-1991 (PDF)
- Argazki-bilduma (eke.eus atarian)
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | ABEBER-1 | Frantziako Pilota Federakuntzaren 65. aste nagusia (1987) | 1987-08-16 | 3:50:08 | Hazparne | FFPB |
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Pilota federakuntzaren 65. aste nagusiko bukaerako hitzaldia (1987) | 0:10:21 |