Michel Arhancet

1947
Afiliazio herria: Atharratze-Sorholüze

Michel Arhancet 1947an sortu zen Atarratzeko Madalena auzoko Oxoaix etxean. 

Bost haurrideko familia bateko bigarren haurra zen. Lehenik auzoko eskola publikoan ibili zen (1953-1959), ondotik Mauleko Saint-François kolegioan (Seigarrenean Zertifikata erdietsi zuen 1959-1960 ikasturtean) eta gero Berrogaine-Larüntzeko Bixta Eder Laborantza Profesional Formakuntza Zentroan (gaur egungo Xiberoko laborantza lizeo pribatua (LARPS)), hartan Laborantza gaitasun agiria erdietsi zuelarik 1962an. 

Eskolaldia bukatu bezain laster, familiaren etxaldean lanean hasi eta soldadugoa egin zuen 1967-1968an. 1970ean ezkondu zen eta 1973a arte, familiaren etxaldean eta bere emaztearenean (Bagaüla) lanean aritu zen.

1973an Mattin bere anaia Oxoaixian plantatu zelarik, osoki emaztearen etxaldean aritu ahal izan zen (behi eta ardi hazkuntzan).

Beren hiru haurrak 1971, 1974 eta 1976an sortu ziren.

1970 hamarkadako erditsutik goiti, Michel azkarki engaiatu zen ardi esnearen, Pirinioetako bildotsaren eta mendiko laborantzaren alde: Xiberoko ardi sindikataren sortzea (1975), Chaumes esnetegia (1979), ekoizleen sindikata (1981), Axuria kooperatiba (1983), Label Rouge sormarka (1996), Pirinioetako Bildotsaren adierazpen geografiko babestua (IGP) 2012an, etab. 

Etxarriko baserri inguruneko formakuntza elkartearen (AFMR) laguntzarekin, Xiberoko lehen baserrialdeko antolaketa planean parte hartu zuen, bai eta ondoko lurralde hitzarmenetan ere.  

Bestalde, Michel Arhancet-ek Euskal Herriko Laborarien Batasunaren (ELB) sortzean ere parte hartu zuen. 

Azkenik, Atarratzeko kantonamenduko kontseilari orokorra izan zen 1992tik 2011ra (hiru kargualdi).

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 322 322 - Michel Arhancet 2018 0:55:57 Terexa Lekumberri
2 abk-3 Eleketa emankizuna #2: Xiberoako ekonomia, atzo, egun eta bihar 2023 1:08:10 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.