Sauveur Tristant 1934an sortu da Jararen (812m) oinean dagoen Irulegiko Jauberriborda etxean. Hiru haurreko familia bateko bigarrena da (anaia zaharrena Estatu Batuetara 18 urtetan joan da, arreba gazteago bat, Estatu Batuetan 16 urteko egonaldia egin ondotik Baionan plantatu dena).
Sauveur, Irulegiko eskola publikoan eta Hazparneko San Josepe kolegioan (1940-1948) ibili eta soldaduska egin ondotik (1955-1957: hauetatik 28 hilabete Zipren: Suezko ubidearen gatazka) zegoen goibelduratik eta familiako etxalde ttipiko hertsadurez ateratzeko asmoa agertu zukeen.
Haren arrebak joateko xedea berak baino lehenago agertu zuenez, sortetxean plantatzen da eta geldi-geldia honen garatzean dabil (lurrak erosiz, eraikuntzak altxatuz) anbizio eta deliberamendu handienekin. 25 urtez (1957-1982) ustiatzen duen Jara mendateko Harriak gutiestekoa ez den diru sarrera gehigarria ekartzen dio.
Jeannerekin 1961eko azaroan ezkondu eta bost haur sortzen zaizkio: Marie-Pierre (1962), Cathy (1964), Bernadette (1965), Jean-André (1967) eta Françoise (1972).
1975ean, Sauveurek etxe berri eta handia eraikitzen du Jauberribordaren ondoan. Marie-Pierrek (haren ahizpek lagundurik besteak beste) etxaldea kudeatzen du, beste lan batean aritzen baldin bada ere aldi berean. Etxe ohian bizi da bere familiarekin, 2019ko urtarriletik alarguna den Sauveur etxe berrian Françoise alaba gazteenarekin bizi delarik.
Sauveur Tristantek bi kargualdi bete ditu Irulegiko auzapez gisa (1983-1995).
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 374 | 374 - Sauveur (Xalbat) Tristant | 2020-09-29 | 1:34:41 | Irulegi | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Irulegi Jauberriborda sortetxeko familia | 0:06:17 | |
2 | Irulegi Jauberriborda etxaldea 1930-1940 urteetan | 0:09:30 | |
3 | Eskola (1940-1948) | 0:07:02 | |
4 | Jarako harrobien ustiatzale | 0:28:42 |
Pasarte muntaketak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Haurtzaroko oroitzapenak (1930-1940) | 0:04:01 | |
2 | Jarako harrobiak (1957-1982) | 0:05:01 |