Euskal Lurraldearen definizioa

Lekukoa(k): Sabine Cazenave

"Argi dut museoko kudeatzaileen aitzinean (Pirinio-Atlantikoetako Departamendu, Euskal hirigune Elkargo eta Baiona Hiriko ordezkariez osatutako sindikatu anitza) defenditu behar dudan lurralde proiektua Xiberoraino doala, eta hori agian ez da hegoaldera joatea bezain agerikoa hemengo jendearentzat. Iruditzen zait hegoaldearekiko lotura egina dagoela jadanik, horrek ez du kentzen hango eragileekin lanean segitu behar dugunik eta horrela izanen da bistan da. Baina uste dut barnealdearekin lan egitea ezinbestekoa dela, Uztaritzetik at, Garazi aldearekin, Nafarroa Beherea eta Xiberoko lurraldeekin. Oinarrizkoa da izan ere barnealdeak ez du sufritu hiriaren eragina kostaldea bezala eta hori izan daiteke iragan hurbilarekin lotura atxikitzeko bide bat. Iparraldea osatzen duten hiri ttipiei ere kulturalki eragiteko parada eta garrantzia eman behar zaie. Kultura alorrean baliabideak eman behar zaizkie, bai ondare, artelan zein arte bizidunetan. Uste dut euskal zibilizazioa oraino hain bizirik dela, kantuz, dantzaz eta musikaz osatua delako neurri handi batean, arte plastiko eta ondaretik harago. Guzti horrek garrantzia handia du eta guri dagokigu hori orekatzea eta adierazten laguntzea lurraldean, gauzak bizirik egon daitezen."


Lekukoa(k): Sabine Cazenave

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-09-08

Iraupena: 0:03:00

Erreferentzia: EKL-18-5

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-18-5

Gaia(k): Politika, Kultura


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.