Itsasondoko gazteak ikerketen ogibidea hartu eta IKER zuzendatzera iritsi

Lekukoa(k): Urtzi Etxeberria

Bizitza anitzetan bezala, uste dut nirean ere kasualitateak baduela bere eragina. Nik hizkuntzak gustuko izan ditut adin batetik goiti eta ingelesa filologian sartu nintzen Gasteizen. Bukatu nuenean, laugarren kurtsoan, galdegin zidaten doktoretza bat egin nahiko nukeen hizkuntzalaritzan. Oso ongi jakin gabe zertan sartzen nintzen, ideia onartu nuen eta bertan egin nituen urte batzuk, tesia eginez, urte betez kanpoan egonez. Bukatu nuenean 2005ean, Eusko Jaurlaritzako doktorego ondoko beka bat lortu nuen, hemen, IKER-ren ikerketa bat egiteko. Nire etxetik gertu eta gustuko tokia izanik proposamena onartu nuen. Gero 2006an, CNRS-en sortu zen postu batera aurkeztu nintzen eta momentu horretan izarrak leku egokian kolokatu ziren eta tokatu zitzaidan. Geroztik oso gustura nabil hemen, lan giro polita dugu eta gustuko duzun zerbaitetan lan egitea ez da beti tokatzen beraz bai pozik nago egia erran.


Lekukoa(k): Urtzi Etxeberria

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2021-09-03

Iraupena: 0:01:57

Erreferentzia: EKL-22-EKL 22-3

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 22-3

Gaia(k): Ibilbide profesionala


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.