Euskal antzerkiaren profesionalizatzea

Lekukoa(k): Kattalin Sallaberry

Bikaina atzematen dut talde profesionalak izan daitezen. Maila bat ematen dute eta horrek sortu behar luke goiti joate bat, baina ez da gertatzen. Segitzen ditut eta maite ditut talde profesionalek sortzen dituzten antzerkiak. Bikainak dira, baina dolu dut ez baitira herriko tropa horiek. Ez dut aztertuko zergatik edo nola desagertu diren, baina galtze handi bat izan da.

Bestalde ez da idazlerik. Bulebar antzerki mota idazten duen idazlerik ez da. Antzerkia plazer bat da, ari denarentzat zein ikuslearentzat. Antzerki horrek behar luke bere tokia, antzerki herrikoia, neuronak sobera inarrosten ez dituenak. Momentu goxo baten pasatzera eta irri zafla batzuen egitera zoazen antzerkia falta da niretzat. Adibidez Eguzki Lore taldean amaturrak dira eta zenbait urtez antzerki klasiko bikainak eskaini dituzte. Maika Etxekoparrek arraberritutako antzerki zaharrak ziren, baina gazte ukaldi bat eman diote eta zinez emaitza bikaina izan zen.


Lekukoa(k): Kattalin Sallaberry

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2022-04-30

Iraupena: 0:02:22

Erreferentzia: EKL-28-EKL 28-7

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 28-7

Gaia(k): Antzerkia


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.