Serie baten egiteko ideia

Paxkal Irigoienekin beste proiektu ezberdinak kudeatu genituen jada, bereziki musika alorrean, herriko dantza taldean ere eta hor beste zerbaiten egiteko gogoa genuen. Hastapenean ez genekien batere zer forma hartuko zuen proiektu berriak eta emeki bideratu zen serie baten ideia. Uste dut horrelakorik ez dela egina izan lehenagotik. Istorioa idazten hasi ginen eta gero musika sortzen eta horrela, urratsez urrats hasi zen proiektua gorpuzten 2019 urte bukaeran. Ondoko udan, Eiheralarreko familia eta lagun batzuei proiektua aipatu genien eta hasi ginen entsegu batzuen plantan ematen; 2020ko udan bi kapitulu grabatu genituen froga gisa. Guretzat biziki urrats inportantea izan zen serieko pertsonaietan sakontzeko, grabatzeko moldeak aurreikusteko, eszenak lantzeko eta abar. Horren ondotik, idazketa erabat transformatu zen eta diru laguntzak, partaidetzak bilatzen hasi ginen. Egia erran urrats hori biziki zaila eta pizua izan zen, desesperatzeko modukoa, baina azkenean gure maneran egiteko determinazioa nagusitu zenean, opari gisa iritsi zen Durangoko Azokaren sari ederra. Horri esker plantan eman ditugu 2021ean egin ditugun grabaketa lanak. Bi astez, Bañolet serieko hamabost minutuko lau kapituluak grabatu ditugu. Gero muntatu eta musika guztia ere sortu eta grabatu dugu, disko bat ateratzeko asmoz. Guztia 2021eko urte bukaeran atera da.


Lekukoa(k): Maia Iribarne-Olhagarai

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2022-01-05

Iraupena: 0:02:37

Erreferentzia: EKL-26-EKL 26-2

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 26-2

Gaia(k): Zinema


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.