"Tximistarri"-ren eraikuntza "Hiruak-Bat" ontziolan 1987an

Marin, Ordoqui eta Ostiz ontzioletako bost bazkidek osatu zuten Zokoa eta Ziburu artean kokatu "Hiruak-Bat" ontziola. Hamabi metroko "L'Aventurier" zurezko ontzia eraiki berria zutela, azken hau ikusirik, Xabier Martiarena-k "Tximistarri I" modu berean eraikitzea eskatu zien.

Lekukoa(k): Xabier Martiarena

Herria: Donibane Lohizune

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Euskal itsas ondarea

Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri

Data: 2010-09-02

Iraupena: 0:03:34

Erreferentzia: 92-12

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 18AV749

Gaia(k): Patroi, Ontzi-motak, Ontziolak


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz). Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan kontsultagarri izanen da ere egun batez. 

Xabier Martiarena

Xabier Martiarena 1954ko martxoaren 25ean Andoainen (Gipuzkoa) sortua da zazpi haurrideko familia batean. Gurasoak, Donostiako Monte Igueldokoak jatorriz, Andoainera etorri ziren bizitzera arrazoin profesionalengatik. Xabier 1977an Donibane Lohizunera etorri zen bizitzera (bere emaztearen hirira). Bi haur dituzte. Nahiz arrantzale mundukoa ez izan, 1979an arrantzale bilakatu zen. Ofizio horretan jarraitu du 2009 arte. 1987an, "Tximixtarri" ontzia eraiki zuen (1997an urperatu zena), gero "Tximixtarri II" 2001ean. Legatza eta atuna arrantzatu ditu.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.