Dantza Xiberuan: emaztearen lekua

Lekukoa(k): Graxiana Castillon

Emazteek dute dantza salbatu, Xiberoan. Graxiana Castillonek pentsatzen du dantzan ez baldin bada gehiago gizonik, haiengatik dela, haiek dutela utzi. Orain, Eskiulan, dantza ikusia da emazteen gauza bat bezala. Gizonak errugbian ari dira edo hola. Gero, adinarekin, berriz jiten dira, ez baitute dantzarik ikasi eta ikusten baitute inportantea dela. Bestalde, mundua aitzina doa ere bai. Emazteek beren lekua egin dute jendartean eta egin dutenez, atxiki behar dute. G. Castillon-i ez zaio iduri gizonek dantza gehiago egin behar dutela eta ederrago dela. Bakoitxak berea. Emazteak grazia ekartzen du eta gizonak indarra. Emazteak perfekzionistagoak ere dira. Gainera, emazteak ez balira hor izan, orain plazetan dantzarik ez litzateke izanen. Denak elkarrekin ari izan behar dira, ez da erraten ahal mutikoek lekua behar dutela eta ez emazteek. Emazteek dute dantza aitzinarazi. Lehenago ere, emazteek parte hartu ahal izan balute, mutikoekin batean dantzatuko zuketen, baina ez zieten uzten.


Pasarte hau (osoki edo zati bat) bideo/soinu muntaketa batean erabilia izan da: Emazteak, gizonak eta dantza Zuberoan gaur


Lekukoa(k): Graxiana Castillon

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Euskal dantza

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Maddi Oihenart

Data: 2013-09-24

Iraupena: 0:06:51

Erreferentzia: 198-7

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19 AV 1308

Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-1310

Gaia(k): Emaztea, Dantza


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz), baita ere Baionako eta Paueko Departamenduko Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz.
ETALAB 2.0 lizentzia irekiak arautzen du hemen aurkezten diren Pirinio Atlantikoetako artxibotegiaren datu publikoen berrerabiltzea. Garrantzitsua da Pirinio Atlantikoetako artxibotegiarekin harremanetan jartzea beste edozein erabilpenarendako.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.