Euskal kantuari buruzko elkarrizketak (1985-1986)

Artxibo-funtsa: Beñat Achiary funtsa

Funts horretan aurkituko ditugu 1985 eta 1986 artean Beñat Achiary kantari eta bilketariak, eta Jean-Pierre Rollet teknikariak France Bleu Pays Basque irratiarentzat egin zinta magnetikoz osaturiko 14 oreneko bilketa. Beñat Achiary Baionako Kontserbatorioko musika tradizional saileko arduraduna zen garai hartan, eta Ipar Euskal Herriko kantariengana joan izan nahi zuen testuinguruaz, kantatzeko manerez, sorkuntzaz eta tradizioz mintza zitezen. Frantsesezko 17 lekukotasun bildu ahal izan zituen.

France Bleu Pays Basque irratiak 2020an digitalizatu zuen eta Marie Hirigoyen Bidart musikologoak indexazioa egin zuen, Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin, zeinak inbentarioaren kopia eskuratu duen 2022an.

Elkarrizketatuen artean: Ernest Alkhat, Jean-Mixel Bedaxagar, Junes Casenave (Harigile), Eñaut Etxamendi, Niko Etxart, Eñaut Larralde, Amaia Zubiria...

Gehiago jakin

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.