Guilcher film funtsa (1962-1976)
Artxibo-funtsa: Jean-Michel Guilcher funtsa
Jean-Michel Guilcher etnologoa (1914-2017) dantza tradizionalen ikerketan ezinbesteko ikertzailea izan zen, bai Frantzia mailan bai eta Euskal Herrian ere. Alabaina, ikerketa-lanaren zati handi bat euskal dantza tradizionalari eskaini zion. Hala nola, 1962 eta 1976 urteen artean, Hélène emaztearekin, Lapurdin, Nafarroa Beherean, Xiberoan, Biarnoan eta Baztanen ibili ziren.
Haien seme-alabek, Jean-Michel eta Hélène Guilcherren film funtsa (funts mutua) Euskal kultur erakundearen eta Dantzan elkartearen (Eibar, Gipuzkoa) esku utzi zuten 2023an.
EKEk eta Dantzan-ek funts hori elkarrekin balioan ematea erabaki dute, film horiek argitaratuz artikulu sorta bati esker, horien inguruko azterketa eta iruzkinak eskainiz bide batez. Artikulu horiek www.eke.eus atarian irakur daitezke.
