-
|
- Euskara
Etnologo gazte - Donostei ikastetxea (2025-2026)
Artxibo-funtsa: Pirinio Atlantikoetako artxiboak
"Etnologo Gazte" proiektua burutu da Donostei kolegioko 6 ikasle eta haien irakaslearekin 2026ko urtarriletik martxora. Baionako Artxibategiak EKErekin partaidetzan kolegioko eta lizeoko ikasleei proposatzen dien modulu pedagogikoa da, gazteen ahozko memoriaren bilketari, artxibatzeari eta hedatzeari sentsibilizatzeko helburuarekin.
2023an Manex Edozaintzi-Etxart-eko ikasleek egin zuten bezala, aldi hontan Baigorriko Donostei kolegioko ikasleekin eraman da Etnologo Gazte programa. Donostei kolegioko 6 ikasle ahozko memoriaren biltzaile lanetan aritu dira, 3 lekukotasun bilduz. Taldean lehenik elkarrizketatze eta filmatze teknikak ikasi ondoren, binaka haien hautuko lekuko bat filmatu dute eta lekukotasuna landu dute : berriz entzunez, muntatuz, sekuentziatan emanez eta aipatu gai nagusiak laburbilduz.
Lekukotasun zatiak
Grabaketak
| # | Erref. | Herria | Iraupena | |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Etnologogazte - Michel Etchebarne | Donazaharre | 0:55:20 | |
| 2 | Etnologogazte - Xan Lambert | Bidarrai | 0:18:01 | |
| 3 | Etnologogazte - Henriette Oteiza | Aldude | 0:22:15 |