Euskal dantza eta kantua Jatxuko Lurdes Euzko Aur-Etxean
Arantza Goikoetxeak, Karmele eta Maria Rosa Lopategik, aterpetuak zirenak Jatsuko Lurdes Euzko Aur-Etxean, ikasi zuten dantza andereñoekin, hots Koro eta Maritxu Barriola, bai eta Urkiola ahizpekin. Eresoinkako mutilekin joaten ziren dantzatzera, Haltsura, Kanbora, Azkainera, Donibane Lohizunera, Senperera, Donibane Garazira, Sarara... Frontoietan dantzatzen zuten. Euskal dantza guziak, Hegoaldekoak zirenak, ikasi zituzten: sagar dantza, ezpata dantza, Eguberri dantza... Eguberriz, dantza batzuk egiten zituzten abesti batzuekin. Mutikoek ezpata dantza, makil dantza, mutil dantza, zahagi dantza, mikeleten dantza egiten zuten, hau mikeletez jantzita. Kantuak ere ematen zituzten, hiru bozetan.
Lekukoa(k): Karmele Lopategi, Maria Rosa Lopategi, Arantza Goikoetxea
Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak
Bilduma: Euskal dantza
Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri
Data: 2013-09-28
Iraupena: 0:04:04
Erreferentzia: 199-12
Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19 AV 971
Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-973
Gaia(k): Dantza, Kantua eta musika
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak
Egile eskubide guziak erreserbatuak. Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera), baita ere Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz (gehiago jakiteko: earchives.le64.fr).