Maria Rosa Lopategi

Sorturtea: 1924

Afiliazio herria: Jatsu

Karmele eta Maria Rosa Lopategi bizkaitarrak dira, 1928an eta 1924an sortuak, Muxikan (Gernikatik hurbil) laborari familia batean. Gernikako eta inguruetako bonbardamenduaren ondotik, ihesi, familia Mungiara joan zen, gero Deriora, Barrakaldora eta azkenik Bilbora. Handik, Lopategi hiru ahizpek, Arantzak bezala, Habana itsasontzia hartu zuten, La Rochelle-raino, gero autobusa Jatsuraino, non, diotenaz, denbora goxoa iragan baitzuten eta hezkuntza ona ukan.

Bi urte berantago Bizkaira itzultzeak, haientzat, ez du Arantza Goikoetxearentzat bezain gogorra iduri (ikus bere lekukotasuna): ongi etorri beroa ingurumen triste eta suntsituan. Karmelek dio bere lagunekin luzaz eta ardura aipatu dituztela Jatsuko Lurdes Eusko Aur-Etxean iragan bi urteetako oroitzapenak, hau baitzen Espainiako Gerla Zibileko haur errefuxiatuak hartzen eta uda lekuak antolatzen zituen etxearen izena.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 199 199 - Karmele Lopategi - Maria Rosa Lopategi - Arantza Goikoetxea 2013-09-28 1:38:17 Jatsu Terexa Lekumberri
2 GI-ELEKETA-15 Eleketa #15: Karmele & Maria Rosa Lopategi, Arantza Goikoetxea 2013-09-28 0:14:29 Jatsu Terexa Lekumberri

Pasarteak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.