Dantza praktikak Kanbon 1930 hamarkadan: Ihauteriak, herriko bestak, patronaja

Oraindik ez da sarean eskuragarri pasarte hau. Laguntzarik behar baduzu, sar gurekin harremanetan .

Lekukoa(k): Mattin Zubieta

Herria: Kanbo

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Euskal dantza

Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri

Data: 2012-04-05

Iraupena: 0:02:38

Erreferentzia: 148-2

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19 AV 347

Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-347

Gaia(k): Herriko giroa, Eliz-ospakizunak, Inauteriak, Dantza


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera), baita ere Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz (gehiago jakiteko: earchives.le64.fr).

Mattin Zubieta

Mattin Zubieta 1925eko uztailaren 21ean sortua da, Kanboko "Osasuna" etxean, zazpi haurreko familia batean. Haren burasoek Arnagan lan egiten zuten, Edmond Rostanden zerbitzuan, aita baratzezain gisa eta ama sukaldari gisa. Mattinek eskola pribatuan ikasi zuen, gero eskola publikoan, eta zertifikata 1938an erdietsi. Beretter izan zen, katiximan eta patronaian ibili zen. Aktibitate anitzetan ari izan zen, hala nola antzerkigintzan, fanfarrean (pifanoa jotzen zuen) bai eta dantzan. Jose Mari Ruizek, 1936ko errefuxiatu semeak, patronaiako mutikoei euskal dantza irakatsi zien. Neskek ere beren irakaslea bazuten. Hola, 1938 inguruan, hogei bat dantzariko dantza taldea sortu zen. 1939-1945eko gerlaren ondotik doi bat lokartu zen. Mattinek, talde horretan, txistua jo zuen, dantzatu baino gehiago. Paul Sallaberry bikarioak zion txistua eskuetan ezarri, 1940 inguruan, ontsa baliatuko zuela pentsaturik (berak zuen ere pifanoa jotzera sustatu). Mattinek beharria bazuen eta berak bakarrik anitz ikasi zuen. Zenbait urte berantago, solfeoa eta klarinetea ikasi zituen, herriko musika taldean sartu zelarik, bai eta akordeoi eta gaita zerbait. Ipar Euskal Herriko talde andana bat lagundu zuen, musikari gisa (Jeikadi, Batz Alai, Oldarra, Izartxo, Itsasuarrak, Ezpela, Garaztarrak). Gehienik segitu zuen taldea Oldarra izan zen (1950-1989). Han, aldi berean musikari, kantari eta batzuetan dantzari izan zen. Mattinek Filipe Oyhambururekin ikasi zuen kantuz, hori ere anitz gustatzen baitzitzaion. Horri esker, koru zuzendari izan zen, Garaztarrak (1963-1970), Pottorroak (1971-1977), eta Medikuak (1997-2007) koruetan, bai eta koru sortzaile, hala nola Kanboko Arraga koruan (1991), Landesetan eta San Frantziskon. Mattin ezkondua da, haur baten aita eta bizian hainbat lanbide izan ditu (segalari, ihizizain, auto saltzaile, etab.).

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.