-
|
- Euskara
Mattin Zubieta
1925
Afiliazio herria:
Kanbo
Mattin Zubieta 1925eko uztailaren 21ean sortua da, Kanboko "Osasuna" etxean, zazpi haurreko familia batean. Haren burasoek Arnagan lan egiten zuten, Edmond Rostanden zerbitzuan, aita baratzezain gisa eta ama sukaldari gisa.
Mattinek eskola pribatuan ikasi zuen, gero eskola publikoan, eta zertifikata 1938an erdietsi. Beretter izan zen, katiximan eta patronaian ibili zen. Aktibitate anitzetan ari izan zen, hala nola antzerkigintzan, fanfarrean (pifanoa jotzen zuen) bai eta dantzan.
Jose Mari Ruizek (1922, Santurtzi, 2018), 1936ko errefuxiatu semeak, patronaiako mutikoei euskal dantza irakatsi zien. Neskek ere beren irakaslea bazuten. Hola, 1938 inguruan, hogei bat dantzariko dantza taldea sortu zen. 1939-1945eko gerlaren ondotik doi bat lokartu zen. Mattinek, talde horretan, txistua jo zuen, dantzatu baino gehiago. Paul Sallaberry bikarioak zion txistua eskuetan ezarri, 1940 inguruan, ontsa baliatuko zuela pentsaturik (berak zuen ere pifanoa jotzera sustatu). Mattinek beharria bazuen eta berak bakarrik anitz ikasi zuen. Zenbait urte berantago, solfeoa eta klarinetea ikasi zituen, herriko musika taldean sartu zelarik, bai eta akordeoi eta gaita zerbait. Ipar Euskal Herriko talde andana bat lagundu zuen, musikari gisa (Jeikadi, Batz Alai, Oldarra, Izartxo, Itsasuarrak, Ezpela, Garaztarrak). Gehienik segitu zuen taldea Oldarra izan zen (1950-1989). Han, aldi berean musikari, kantari eta batzuetan dantzari izan zen. Mattinek Filipe Oyhambururekin ikasi zuen kantuz, hori ere anitz gustatzen baitzitzaion. Horri esker, koru zuzendari izan zen, Garaztarrak (1963-1970), Pottorroak (1971-1977), eta Medikuak (1997-2007) koruetan, bai eta koru sortzaile, hala nola Kanboko Arraga koruan (1991), Landesetan eta San Frantziskon. Mattin ezkondua da, haur baten aita eta bizian hainbat lanbide izan ditu (segalari, ihizizain, auto saltzaile, etab.).
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 148 | 148 - Mattin Zubieta | 2012 | 1:10:57 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.