Zer garrantzia duen sormenak haur baten hezkuntzan

Lekukoa(k): Arantxa Hirigoyen

"Lehen aipatzen nuen, oraingo jendartean eta bereziki gazteetan, tarrapatan bizi gira, ez dugu astirik hartzen, beti presatuak bizi gira, gauza bat ez badugu maite beste batera pasatzen gira. Sormenak errealitate horretatik ateratzeko parada eskaintzen digu, gogoetatzeko parada, hainbat gaien inguruan pausatzeko, iritzia emateko eta bereziki gazteengan ikustea zer munduan bizi garen. Izan ere antzerkiaren bidez hainbat gai jorratzen ahal dira, eztabaidak, gogoetak sortu eta hori inportantea eta beharrezkoa da gaur egungo gizartean. Are gehiago hezkuntzan, arteak oro har edo antzerkiak duen lekua garrantzitsua da. Ikastetxeetan sormen laborategiak sortu behar ditugu. Fisikan edo biologian badituzte laborategiak esperientziak egiteko. Uste dut arteari begira beharrezkoak direla horrelako guneak ere eta betidanik, ama ikastolatik. Ez dut erraten egiten ez denik izan ere badira jada proiektu interesgarriak, baina uste dut gazteen curriculumean sartu behar liratekeela, bilakaera bat ukan dezaten ama ikastolatik lizeo arte. Sormenak gauza anitz ekartzen ditu edonori." 

Lekukoa(k): Arantxa Hirigoyen

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-08-13

Iraupena: 0:01:39

Erreferentzia: EKL-12-5

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-12-5

Gaia(k): Hezkuntza , Kultura

Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

Beste pasarte gomendatuak

Maryse Urruty (argazkia: Laukitik At -EKE) Play EKE video

Hegoaldearekin harremanak

Maryse URRUTY

1 min

Marina Beheretxe (argazkia: Laukitik At - EKE) Play EKE video

Ametsetako proiektua

Marina BEHERETXE

1 min

Maryse Urruty (argazkia: Laukitik At -EKE) Play EKE video

Ametsetako proiektu bat

Maryse URRUTY

1 min

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.