Erramun Bachoc 1928an sortu zen Suhuskunen.
Herriko eskolan ibili ondotik, bigarren mailako ikasketak hainbat ikastetxe eta seminariotan (Afrikako misioak) egin zituen, gerlaren gorabeheren arabera, Tarnosen (Baudonne), Champtoceaux-en (Maine et Loire), edo Nantes-en. 1947an bi aldiz lizentziatua izan ondoren, 1948-1949an soldadugora joan zen.
Unibertsitateko ikasketak Lyon-eko Institutu Katolikoan egin zituen, eta han, filosofiako lizentzia erdietsi zuen 1953an.
1953tik 1967ra, apaiza eta filosofia irakaslea izan zen Lyon-en, Chamalières-en (Puy-de-Dôme) eta Treichvillen (Boli Kosta).
Renée Samson-ekin ezkondu eta 1968tik 1978ra Québec-en egon ziren. Beren hiru haurrak han sortu ziren.
Han, Harlouchet-Mendy eta Charritton-Durruti bikoteekin ibiltzen ziren, eta elkarrekin egoera paralelo batzuen garapena jarraitu zuten: "iraultza lasaia" eta frantsesaren araudi nagusia Québec-en, autonomia eta euskararen defentsa Euskal Herrian.
Erramun Bachoc filosofia eta psikologia irakasten ari izan da Victoriavilleko irakaskuntza orokor eta profesionalaren ikastetxean (CEGEP). Pertsonalismoari buruzko doktoretza Quebeceko Laval Unibertsitatean aurkeztu zuen 1976an, eta gero, soziolinguistikari buruzko doktoretza ondoko ikasketak Elebitasunari buruzko Ikerketen Nazioarteko Zentroan (CIRB) egin zituen.
Bachoc familia 1978an itzuli zen Euskal Herrira, baina 10 urtez Erramunek Victoriavilleko CEGEParen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko urteroko joan-etorriak egin zituen, Euskal Herrian hizkuntzalaritza aplikatua irakasten zuelarik 1978tik 1993ra.
Erramun Bachoc anitz inplikatua izan da bai mundu pedagogikoan, soziolinguistikoan eta kulturalean:
- permanentzia Ikas pedagogia zentroan eta Euskaraz Bizi multimedia metodoaren sortzea 1979tik 1993ra arte,
- euskararen eta euskal kulturaren jardunaldiak 1981 eta 1994 urteen artean,
- Pizkundea-ko (euskal elkarteen federazioa) bulegoko kide 1984tik 1994ra eta Euskal Konfederaziokoa 1995etik 2015era,
- Euskal kultur erakundeko administratzaile sorreratik (1990) eta lehendakari 1994tik 2005era,
- parte hartzea bost urtetariko bost inkesta soziolinguistikoetan, 1991tik 2011ra,
- parte hartzea hizkuntzaren antolaketa eskemaren idazketan Garapen Kontseiluan, 1995 eta 2000 urteen artean.
2015ean, grabaketa hau egin zen garaian, Euskal kultur erakundeko eta Euskararen Erakunde Publikoko soziolinguistika aholkularia zen.
Halaber, Euskaltzaindiako euskararen sustapen saileko kide aktiboa zen.
Erramun Bachoc 2024ko ekainaren 3an zendu da.
Gehiago jakin
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 241 | 241 - Erramun Bachoc | 2015-10-13 | 1:22:30 | Milafranga | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Erramun Bachoc : aurkezpena | 0:02:53 | |
2 | "Gure Irratia" irratiaren sortzea | 0:05:32 | |
3 | Pizkundea federazioaren sortzea | 0:02:14 | |
4 | Euskal kultur erakundearen sortzea (1990) | 0:03:28 |