Xemartin Caillaba

1930 / 2020
Afiliazio herria: Lekorne

Xemartin Caillaba 1930eko otsailaren 22an sortua da, Bildarritz auzoaldeko Etxeberri Bordan. Bildarritz herriko etxearen aldetik Aiherrari lotua zaio, eta elizaren aldetik (eliza, hilerria) Gerezietako parropiari (Lekorneko herria).

Han bizi izan zen, soldadugoko adina arte (20 urte), burasoak etxaldean lagunduz eta astean 2-3 egunez Lekorneko Eñautea etxaldean mutil izanez.

Gero, Hazparneko zapata lantegietan lan egitera joan zen.

Dantzatzea maite du, gazte-gaztea zenetik. 16 urteetan, dantza jauziak ikasi zituen, otto batek irakatsirik, Agerrea etxean (Urruty familian). Gerezietako Besta Berriren antolakuntzan parte hartu zuen. 17-18 urte inguruan, ''Oilarraren'' sarrarazten lagundu zuen (Besta Berriko dantzari hoberena, Zapurrarekin), Oilarra jada agertzen zen auzo herrietako Besta Berrietan (Lekorne, Heleta), eta eginkizun hori 2-3 urtez bete zuen, soldadugora joan arte.

Xemartin Caillaba 2020ko apirilan zendua da.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 226 226 - Xemartin Caillaba 1996 1:20:18 Xabier Itzaina , Erik Etxart

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 Dantza ohiturak Makean eta Lekornen 0:27:01
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.