Aguxtin Errotabehere 1945eko irailaren 29an sortu zen Baigorriko Bastida auzoko Berroa izeneko etxean. Bost haurrideko (hiru seme eta bi alaba) familia batean hazi eta Urdoze auzoko eskolan ibili zen.
1957ko irailetik 1963ko ekainera, Hazparneko kolegioan ibili zen, baina Terminaleko azken urtea Baionako Villa Pia lizeoan egin eta batxilergoa han lortu zuen.
Ondotik, Angers-eko laborantzako goi-eskolan ibili zen (1963-1968). Hango topaketa eta gertakari ezberdinei esker, kuadro ideologiko berri batzuk ezagutu zituen (Michel Debatisse, Gazteri Ikasle Giristinoa (JEC), ikasle sindikatua, 1968ko maiatza...).
1968ko udan Xiberuan Jean Pitrau lagundu ondoan, 1968-1969 ikasturtea Paris-Vincennes-eko IRFED erakundean (Ikerketa, Formakuntza, Heziketa eta Garapen Institutua) iragan zuen.
Aiziritzeko Lur Berri kooperatiban hilabete batzuk eman ondoan, 1970ean soldadogoa egin zuen. 1971ko lehen hiruhilekoan, Ardi hezkuntza teknikoaren institutuarentzat lanean aritu zen Parisen eta gero, irakaskuntzan sartu zen biologia eta ekonomia irakasle bezala Hazparneko kolegioan (1971-1982).
1982 eta 1994a artean, laborantzako elikagaien munduan sartu zen (1985a arte Baionako CANA Errobi-Aturriko laborantza kooperatiban eta ondotik Aiziritzeko Lur Berrin). Ondotik, kazetaritzaren bidea hartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko EITB irrati-telebistan 1994tik 2005era).
1960 hamarkada bukaeran ezkerreko eta ezker-muturreko mugimenduetan engaiatua izanik, hala nola Liga komunista iraultzailean (LCR), bere oroitzapenak kontatzen dizkigu 1970etik 1990erainoko Euskal Herri hartan.
Aguxtin Errotabeherek seme bat badu 1977an sortu dena.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | MB-57 | Hazparneko laborantza eskola (azpitituluekin) | 1974-11-18 | 0:15:16 | Hazparne | Maite Barnetche | |
2 | MB-201 | Hazparneko laborantza eskola | 1982-03-06 | 0:15:18 | Hazparne | Maite Barnetche | |
3 | 264 | 264 - Aguxtin Errotabehere | 2016-03-03 | 1:13:08 | Baigorri | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Aguxtin Errotabehere: aurkezpena | 0:03:35 | |
2 | Erlijio katolikoa denetan | 0:02:28 | |
3 | Angers-ko Laborantza Goi Eskola (1963-1968): prestaketa urtea | 0:02:18 | |
4 | Angers-ko Laborantza Goi Eskola (1963-1968): iraultza ideologiko pertsonala | 0:03:25 | |
5 | Angers-ko Laborantza Goi Eskola (1963-1968): 68ko Maiatza | 0:01:29 | |
6 | Jean Pitrau: 1967ko Arette lurrikararen biktimei elkarrekiko laguntza zerbitzua | 0:01:45 | |
7 | Jean Pitrauren biografia | 0:05:21 |
Pasarte muntaketak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Baigorriar baten ibilbide ideologikoa (1945-1968) | 0:06:40 | |
2 | Jean Pitrau-ren ezagutza (1968ko udan) | 0:04:01 |