-
|
- Euskara
Michel Etchecopar
1963
Afiliazio herria:
Gotaine-Irabarne
Michel Etchecopar 1963an sortua da, Gotaine-Irabarneko Agerregarai etxaldean.
Familiako bost haurretarik gazteena da. Eskola publikoan, Mauleko espartin lantegietan lan egitera jin etorkin portugesen haurrak ezagutu zituen. Nortasun desberdintasunen esperientzia horrek barneko izaera aldatu zion. Aldi berean, gazte-gazterik, ingurumeneko naturarekin, Xiberoko eüskararekin bai eta dantzarekin eta musikarekin (txülüla) izan zuen harreman sakonak ere eragin handia du.
Nahiz eta haren aita beti txistuka ari izan eta ama beti kantuz, Michel ez da dantzari familia batekoa. Haren errientak, berantago haren aitaginarreba izanen zenak, Xiberoko dantza eta kantua irakatsi zizkion.
Kolegioko denboraren hastapenean, Urdiñarbeko Erramun Tartachu haren dantza-maisu izan zen, eta denbora berean (1975-1976) txülüla edo xirula ikasten hasi zen, Mauleko Jean Copenek irakatsirik.
1977an, Michel Etchecopar Urdiñarbeko maskaradan ari izan zen, Pette bere anaiarekin, eta geroztik, musikari gisa, maskarada gehienetan parte hartu zuen. Lehen aldikotz, Gotaine-Irabarneko pastoralean parte hartu zuen, 1973an, jokalari gisa (Aingeruaren rola, 10 urte baitzituen), eta ondokoetan, xirulari eta gero koru zuzendari gisa (1993tik goiti).
1990ean, Michel Etchecopar Gotaine-Irabarneko Xiru festibalaren abiarazleetarik izan zen, 1994an, Abotia kultur elkartearen sortzaileetarik, eta 2004an, Hebentik artista kolektiboaren sustatzaileetarik. Gaurko egunean, xiberotar dantza eta kantu ohitura berrien eta aspaldikoen bilaketan sutsuki ari da. Abiarazi dituen sorkuntza guziek hori erakusten dute. Irakaskuntzaren bidez (bereziki kantua eta xirula), ondare immaterial horren transmisioari ere leku handia ematen dio.
Irakur ere
- "Ez naiz kontzienteki sartu artearen mundura" (2015, elkarrizketa, eke.eus)
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 196 | 196 - Michel Etchecopar | 2013 | 1:53:24 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Ingurumen naturalaren eragina | 0:04:39 | |
| 2 | Ahozko transmisioa | 0:03:47 | |
| 3 | Euskara | 0:06:27 | |
| 4 | Lehen dantza urratsak eskolan | 0:03:20 | |
| 5 | Erramun Tartachu dantza-maisua | 0:18:06 | |
| 6 | Jeannot edo Jacques Larrondo: txülülaren berpiztearen sustatzaile | 0:03:37 | |
| 7 | Jeannot edo Jacques Larrondo : dantzari eta dantza-maisu | 0:02:31 | |
| 8 | Dantza-maisu erreferenteak | 0:04:55 | |
| 9 | Eskola bakotxak bere egin-moldea | 0:02:38 | |
| 10 | Mixel Etchecopar musikaria eta erakaslearen lehen esperientziak | 0:06:26 | |
| 11 | Xiberotar txülüla joileak eta egileak | 0:11:52 | |
| 12 | Txülüla: gaurko eskolak eta musika erakasleak | 0:06:37 | |
| 13 | Kantagile kantari eta erakasle | 0:09:54 | |
| 14 | Tradizioa galdezkatu: Xiru festibala | 0:03:47 | |
| 15 | Tradizioa galdezkatu pastoraletan | 0:14:19 | |
| 16 | Pilotar(h)itza, pilota, euskal dantza eta bertsularitza nahasten duen ikusgarria | 0:05:07 | |
| 17 | Tradizioari buruz gogoeta | 0:05:03 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Pastoralaz, ohidura galdezkatu: Mustraka (1999), Oierkoren Trajeria (2006) | 0:06:45 |