Philippe Etchegoyhen

1940
Afiliazio herria: Idauze-Mendi

Philippe Etchegoyhen 1940an sortu zen Idauzeko Bordaberria baserrian. Familia handi bateko zortzigarren haurra da. Bere burasoak 1924an ezkondu ziren. Etxetiar egon ziren Atharratzen (1924-1926), Onizegainen (1926-1944) eta Idauze-Mendin (1944-1968).

Philippe Idauzeko eskola publikoan ibili zen eta gero Mauleko kurtso osagarrian (1951-1957). Ondotik, Châteauroux-eko eskola normalean ibili zen, hor Baxoa eta errient diploma eskuratu zituelarik (1961).

Urte bat Poitiers-eko Unibertsitatean matematikak ikasten eman ondoan, kolegio irakasle bilakatu zen (1962).

Soldadugoa Senegalen egin zuen 1963an (irakasle militarra) eta gero bost urtez irakaskuntzan aritu zen Frantzian (Châteauroux, Montmorency eta Enghien-les-Bains).

1968tik goiti, bere ibilbide profesionala atzerrian segitu zuen, lehenik irakasle gisa eta gero zuzendari bezala frantses lizeoetan.

32 urtez, harreman jarraikia mantendu du Xiberoa eta Idauze-Mendiko herriarekin. Gaur egun, erretiro gozoa iragaiten du hor (2000).

1965az geroz, Idauze-Mendiko Maddirekin ezkondua da. Honek bere harat hunateko guzietan segitu du. Elkarrekin bi haur ukan dituzte 1968 eta 1971n.  

Irakur ere

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 IDA-001 IDA-001 - Philippe Etchegoyhen 2014 1:07:00 Argitxu Camus
2 IDA-002 IDA-002 - Philippe Etchegoyhen 2015 0:55:00 Argitxu Camus
3 406 406 - Philippe Etchegoyhen 2022 1:04:29 Terexa Lekumberri
4 410 410 - Philippe Etchegoyhen 2022 0:58:11 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.