Fantxoa Dascon

1941
Afiliazio herria: Idauze-Mendi

François Fantxoa Dascon 1941eko irailean sortu zen Altzabehetiko Behetia izeneko etxean (Xiberoko Altzai-Altzabeheti-Zunharreta herria). Lau haurrideko familia bateko gazteena da. Lehenik Altzaiko eskolan ibili zen, ondotik kolegio eta lizeo desberdinetan (1947-1960) eta gero Angers-eko Laborantza Goi Eskolan (ESA) 1961etik 1966a arte.

Port-au-Prince-ko (Haïti) agronomia fakultatean erakasle bezala iragan duen bi urteetako kooperazio garaiak biziki esperientzia pertsonal aberasgarria ekarrio dio (1966-1968).

Ondotik, Agronomia ikerketaren erakunde nazionalean (INRA) sartu eta Algeriara (Alger ondoko Baba Ali-Birtouta ikerketa zentrora) igorria izan zen zooteknia alorreko ikerketen egiteko.  

Profesional mailan atseginez betea izanik ere, sorterrira itzultzeko gogoa zuenez, bi urteren buruan dimisioa aurkeztu zuen. 

Etxarriko baserri inguruneko formakuntzarako elkartean (AFMR) pasatu 15 urteetan (1971-1985), bere gaitasunak Xiberoaren garapenaren zerbitzuko ezarri ahal izan zituen. 

Ondotik, Paueko eta Aturri herrialdeetako unibertsitateko (UPPA) geografia-antolaketa sailean klaseak eman zituen (1985-1989) eta gero Okzitaniako Tolosako Agronomia Formakuntzaren Eskola Nazionalean (1989-2009).

Lanerako etxetik urrundurik ere, etengabe Xiberoaren garapenaren alde aritu da (Idauze-Mendiko auzapez 1989tik 2008ra).

1973an ezkondu zen eta lau haurren aita da.  

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 MB-156 "Bai euskarari kanpaina" 1979 0:17:16 Maite Barnetche
2 MB-208 Zuberoko lege zaharrak 1982 0:21:48 Maite Barnetche
3 MB-258 Koblariak Xuberon 1984 0:15:12 Maite Barnetche
4 MB-285 Xuberoko herri kontratua 1985 0:15:04 Maite Barnetche
5 317 317 - Fantxoa Dascon 2018 1:24:49 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.