-
|
- Euskara
Francis Poineau
1956
Afiliazio herria:
Mitikile-Larrori-Mendibile
Francis Poineau 1956an sortu da eta seme bakarra da. 1974an, Baxo zientifikoa pasatzen du Arroxela (frantsesez La Rochelle) hirian eta agronomiako prestakuntza klasea segitzen Bordeleko Montaigne lizeoan. Urte berean, René Dumont eta Lanza del Vasto ikerleen lanak irakurri ondoan, kontzientzia objektore izan nahi du. Orduan da Zuberoara, Barkoxe herrira etortzen, eta hor laborantza mundua eta elkar laguntzeko izpiritua deskubritzen ditu. Objekzioaren ondotik, osaba baten etxean egoten da Barkoxeko Lapitz etxaldean, pentsatuz segida hartuko duela, bainan ez da transmisiorik izan.
1983an, Oloruen segitu formakuntza batean, gasna egiten ikasten du eta Chaumes esnetegira saltzeko ordez, esnea eraldatzea erabakitzen du. 1986an, Larraineko Ardakotxea olharen parte bat erosten du eta han artzain egoten da 2022an erretiratu arte. 1990ean, Mitikileko laborari batekin partzuer jartzen da, bakoitzaren lan kargua arintzeko gisan. Lan horri datxikola, Ossau-Iraty AOC sormarkarentzat engaiatzen da, bai eta ere Laborarien Konfederazioan non Frantzia mailako idazkari egonen den 1997tik 2002ra arte. Bere lanbidea ehun eta hogei ardi bururekin hasi du, eta erretiratu denean, ehun eta berrogeiekin bururatu. Gaur egun, segida bera bezelako lur gabeko beste artzain batek segurtatzen du.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 414 | 414 - Francis Poineau | 2022 | 1:34:31 | Dominika "Titika" Recalt |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Francis Poineauren aurkezpena: bere gurasoak | 0:01:46 | |
| 2 | Lurrik gabeko artzaina Ardakotxean 1986an | 0:02:49 | |
| 3 | Mendiko laborantzaren dinamika kolektiboa | 0:04:08 | |
| 4 | Artzain ofizioa | 0:09:06 | |
| 5 | Ardi gasna eta Ossau-Iraty sormarkaren erronka | 0:21:02 | |
| 6 | Transmisioa laborantzan, erronka nagusia | 0:12:32 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Elgar laguntzearen indarra | 0:04:32 | |
| 2 | Ossau-Iraty sormarka: lorpena eta erronka | 0:11:27 | |
| 3 | Transmisioa eta geroa laborantzan eta artzaintzan | 0:10:53 |