Guillaume Irigoyen

Sorturtea: 1959

Afiliazio herria: Ainhize-Monjolose

Guillaume Irigoyen 1959ko azaroaren 4an sortu da Izpurako klinikan eta Frantxoa (zaharrena) eta Mattin (gazteena) anaiekin hazi da Ainizako Idiondoa etxaldean. Jean-Noël Irigoyen, haren aitaren aita, prusiar Batzorde fonografikoak 1914-1918ko gerlan, alemaniar kanpamenduetan grabatu 10 gerlako presoetako bat da. 

Lakarrako ekola publikoan (1964-1970), Donibane Garaziko Mayorga kolegio pribatuan (1970-1974), Mauleko San Frantses eta Baionako Villa Pia lizeoetan (zientziako baxoa lortzeko 1978an) ibiltzen da. Ondotik, kontularitza-kudeaketa DUT bat lortzen du Baionan  (1978-1980).

Zenbait lanpostuetan aritu ondotik (zaintzaile lizeo desberdinetan, animatzaile Radio Adour Navarren), soldaduska egiten du Angoulêmen (1982-1983) eta ondotik formakuntza bat segitzen informatika sailean Pauen 1986an, arlo horretan lan egiteko 1986tik 1989ra (mantenua Baionako VVF-en, irakaskuntza Pigier eskolan).

1989an, animatzaile-kazetari lanpostu bat lortzen du Radio France Pays Basque-en (France Bleu Pays Basque bihurtua geroztik) eta, 1993an, Euskal Telebistan (Euskal Autonomi Erkidegoko euskarazko telebista) sartzen da eta han 26 urtez lan eginen du, erretreta hartu arte. 

Euskal kantu eta antzerkiaren berpiztean jardun du Guillaume Irigoyenek 1970-1980 hamarkadetan Euskal Herri barnealdean. Euskal kultura biziarazten  segitzen du  Euskal itsasbazterrean, eta besteak beste azken 30 urte hauetan bizilekua duen Baionan. Tuntuna kantari eta musikari elkartea (1997az gero, hilabeteko 4. larunbatetan Baionako karriketan kantatzen duen taldea) bai eta Olentzero edo Sagarno Egunaren sortzaileetakoa da.

Zuberoako pastorala hirian ezagutarazten entseatzen da ere: Xohütako herritarrek antzeztu René Cassin-i gomita Baionan 2013an, Baionar batzuek 2016an sortu eta antzeztu Katalina Erausoko kantuen idazketa, Andere Serora Hiriburun Pastoralaren idazketa 2018an.

 

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 320 320 - Guillaume Irigoyen 2018-07-19 1:18:00 Baiona Terexa Lekumberri

Pasarteak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.