Jean-Marie Berterreche, 1942ko abenduaren 27an Baigorriko Eiheralde auzotegian, Larrondoinia etxean sortua, hiru haurrideko familiako bigarrena da.
Herriko eskola pribatuan ibiltzen da 13 urte arte (1948-1955) eta ondotik Donibane Garaziko Mayorga kolegioan (1955-1959) zertifikata 1956an eta lehen mailako ikasketen brebeta 1959an bertan lortzeko.
Bere burasoek ondotik, espainola Nafarroako Lekarozen lizeo bilakatu komentu ohi batera ikastera igortzen dute zenbait hilabetez.
Ondotik, Sauveur, bere aitak 1952an sortu duen Eiheraldeko arrain haztegian lan egiten du soldadutza egiteko Cahors eta Toulousera joan aitzin (1962ko uztaila-1963ko agorrila).
Soldadutzatik itzultzean, 1950ean larriki kolpatu zen haren aitari laguntza ekartzeko plantatzen da familiako etxaldean.
Sauveur bere aitak eta Gratien Harispe-Dorrék 1938an eraiki eta, Sauveuren istripuaren ondorioz, Michel, bere aitaren anaiak kudeatu Urepeleko arrain haztegiaren burua hartzen du, Jeannot Harispe-Dorrérekin batera.
Jeannot Harispe-Dorré eta Jean-Marie Berterrechek, Antonito Pierresteguyk salgai eman arrain haztegia erosten dute ere Urepelen.
1982an, Berterreche-Harispetarren jabetzak diren lau arrain haztegiek (bi jabekidegoan Urepelen, Harispetarrena Alduden eta Berterrechetarrena Baigorrin) Salmo-Basque ekonomia intereseko elkargoa (GIE/EIE) osatzen dute, haien amuarrain arloko mozkinak transformatu eta merkaturatzeko.
1988an, Errobi-Urdazuri osasun defentsa elkargoa (GDS/ODE) sortzen dute Jean-Mariek eta Errobi isurkiko arrain hazleek. 1992an, adierazpen geografiko babestu (IGP/AGB) forma hartuko duen « Euskal Herriko amuarrainak » aitorpen bat lortzeko itxaropenarekin, arau zorrotzak dakartzan kargu txosten bat finkatzen duen Euskal Herriko Amuarraina elkartean biltzen dira.
1969 Bankan sortu eta Baigorrin farmazialaria den Monique Oçafrainekin 1969an ezkondu eta Jean-Mariek erretreta 2010ean hartzen du hiru arrain haztegi eta Aldudeko arrain kume estazioa Peio Juantorena haren iloba eta Maialen Berterretche, lehenkusi baten alabaren esku uzten ditu.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 378 | 378 - Jean-Marie Berterreche | 2021-01-25 | 1:32:17 | Baigorri | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Jean-Marie Berterreche: aurkezpena | 0:00:49 | |
2 | Garazi-Baigorriko arraintegiak: Jean-Marie-ren aitaren hastapenak | 0:01:44 | |
3 | Baigorri-Garaziko 11 arraintegiak | 0:36:25 | |
4 | Garazi-Baigorriko arraintegiak: Léon Cabillon aitzindaria | 0:01:36 | |
5 | Arraintegietako amuarrainak eta haien harrapariak | 0:05:42 |
Pasarte muntaketak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Amuarrainak eta harrapariak | 0:03:49 | |
2 | Baigorri-Garaziko arraintegiak 1939-1945 gerla aitzin | 0:09:15 | |
3 | Baigorri-Garaziko arraintegiak 1939-1945 gerla ondotik | 0:13:09 | |
4 | Arraintegietan hasi diren lehenak | 0:03:19 |