-
|
- Euskara
Émile Larre
1926 / 2015
Afiliazio herria:
Baigorri
Baigorriko Bastida auzoan jaio zen laborari etxe batean. 11 urte zituelarik Uztaritzeko Seminario ttipirat igorri zuten (1937) eta Piarres Lafitteren ikaslea izan zen han (eragin handia izan zuen honek Emile eta garaiko beste hainbatengan: "Lafitten umeak" deitzen ziren). Uztaritzetik Maulera igorri zuten irakasle-lagun urtebeterako (1944). Mauletik Baionako apezgaitegi nagusira (1945-52).
1951n apeztu zen, Baionan eman zuen bere lehen meza eta bere sorterrian, Baigorrin, ondokoa. Hazparnen bikario (1953), Donibane Garaziko Maiorga eskolan irakasle (1954-56), Urruñako bikario (1956-1962), Hazparneko misio-taldekide (1962-69), Aiherrako erretore (1969-80) eta Irisarrin erretore (1980az geroz) izan ditu apaiz-langintzak. Donibane Garaziko apez etxean, erretreta hartuz geroztik.
Herria astekariko zuzendaria 1969tik, eta editorialista ere bai. Artikulu ugari idatzi du Gazte, Gogoa, Gure Herria edo Herria bezalako agerkarietan. Euskaltzain oso izendatu zuten 1975ean. Pilota eta bertsolaritza, bere beste zaletasun handiak. Bertso-jaialdi eta txapeketen antolatzaile izan da eta epaile ere bai zenbaitetan.
Bertsulari.com eta beste iturri batzuetarik jasotako informazioaz moldatutako biografia.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | MB-84 | Gazteentzako enpleguak Izturitzen eta Aiherran | 1976 | 0:14:41 | Maite Barnetche | |
| 2 | BAI-003 | BAI-003 - Émile Larre | 2010 | 1:48:00 | Xan Aire |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.