-
|
- Euskara
Marie-Thérèse (Teexa) Candele
1947
Afiliazio herria:
Bastida
Candelé espostu Marie-Thérèse izengoitiz Teexa Durruty 1947ko urriaren 15ean sortu da Hazparnen kokatu Kaselarren Bordan. Haren bi burasoak, Isturiztarrak, ezkondu eta amaren etxaldean plantatu dira eta han zaie Peio lehen semea (1945) sortu. Amaren aldeko osabak oinordezkotza hartu ondoren, Hazparnera doaz bizitzera, Kaselarren Borda aitaren arreba baten etxea hil arteko errentan hartzeko.
6 urtetik goiti, Teexa eskola pribatuetan ibili da Hazparnen, lehen mailan lehenik (1953-1959), Santa Teresa kolegioan ondotik (1961-1965), eta Euskal Herriko Laborantza Eskolan azkenik (1965-1969). Terminaleko urtean, 1969ko apirilaren 1ean, denbora osoko idazkari lanpostu bat hartzen du, Donapaleun kokatu departamenduko etxaldeetako egituren antolaketarako elkartean (ADASEA) eta Lurraren antolaketa eta baserri guneko plantatzearen aldeko sozietatean (SAFER) lan egiteko. Urte hartan huts egiten du Baxoa baina jadanik lanean hasia zenez, ez da berriz entseatuko diploma hau lortzen.
1971 urtean, elkarren arteko lotura duten hiru gertakari nagusi ezagutuko ditu: lan kontratu bat eskainia zaio Hazparneko Lur Berri kooperatiban, Georges Candelérekin ezkontzen da otsailaren 20an, Pascal semearen sortzea uztailaren 7an.
Ezkondu eta Bastida herriko Georges-en etxaldean (Cailleba etxea) plantatzen da bikotea zenbait urtez aterpea haien aita-amaginarrebekin eta amaren anaia batekin partekatuz. Hubert, bigarren semea, 1972ko urriaren 31n sortuko da; Jenofa alaba 7 urte berantago, (1979ko maiatzaren 8an) etorriko da.
Zaila baitzitzaion kanpoko bizi profesionala eta familiako betebeharrak betan kudeatzea, Hazparneko lanpostua uzten du Teexak 1975 urtearen bukaeran eta Eskualdeko Laborantza Segurantza Mutualitate Kutxak (CRAMA) proposatu etxeko lana onartzen du 1976 urtearen hastapenean. Lehenik mandataria izanen da (1976-1991) eta ondotik CRAMAko soldataduna (1991tik 2005ra - GROUPAMA bilakatuko da ondotik CRAMA) erretretara joan aitzin.
Georges eta Teexa erretretan dira gaur egun. Haien seme zaharrenak hartu du familiako etxaldearen segida. Aitatxi-amatxi dira ere.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 359 | 359 - Marie-Thérèse (Teexa) Candele | 2019 | 1:10:54 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Hazparneko Kaselarren Bordako familia | 0:02:34 | |
| 2 | Cailleba familia etxaldea (1971) | 0:06:24 | |
| 3 | Bastidara heltzea eta gizarteratzea | 0:05:51 | |
| 4 | Kanpoko jendea Bastidan | 0:02:24 | |
| 5 | Gaskoi eta euskararen egoera | 0:05:45 | |
| 6 | La Sarrade edo Pessarou auzoa | 0:03:59 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Bastida 1970 hamarkadan | 0:24:34 |