Terexa Lekumberri

Sorturtea: 1962

Afiliazio herria: Ortzaize

Terexa Lekumberri laborari familia batean sortua da 1962ko azaroaren 28an, Ortzaizeko Ahaize-Mendi auzotegian kokatu Indarborda etxean.

Lau haurrideko familia bateko gazteena, herriko lehen mailako eskola pribatuan ibiltzen da, ondotik Baigorriko Bil Etxea kolegiora (BEPC 1977ko ekainean lortzeko) eta Uztaritzeko san Josepe lizeora joateko (Baxoa 1980ko ekainean lortuz). Unibertsitateko ikasketak 1980an Bordele III-n hasieta Bordele II-n 1990ean bukatzen ditu  (etnologiako erregimen berriko doktoretza tesi aurkezpena: « Euskal emazteak eta jendarte garaikidea-Haustura eta  jarraipena. Euskal Herri barnealdean burutu ikerketa: Baigorri eta inguruak »).

1982ko ekainean filosofiako DEUG bat lortu ondotik, antropologia sozial eta etnologian burutu unibertsitateko ibilbideak euskal jendarteari lotu gai batzuk ikertzea ahalbidetu dio: toberak Irissarrin, euskal hilerria (1983, etnologia lizentzia), etxaldearen egonkortzea, transmisioa eta bilakaera Nafarroa Beherean: baigorri haraneko herri baten adibidea, Ortzaize 1800etik gaur egunera (1984, etnologia maisutza).

1985 eta 1990 artean, etnologia klaseak ematen ditu (sozial eta kultura antropologia) Baionako Euskal Ikasketetako unibertsitatearteko sailean (DIEB).

Eskualdeetako hizkuntza eta kultura diploma euskaraz lortu du ere Terexa Lekumberrik 1985ean (euskarazko lizentzia aitzinekoa). 

1992tik Euskal kultur erakundeko etnologia poloko arduraduna izanik, Eleketa, mintzamenezko memoriaren bilketa programa handia zuzentzen du (Euskal kultur erakundeak 2007an abiatua, 2009az geroz Pirinio Atlantikoetako departamenduaren obratzepean).  

Irakurtu ere:

 - LEKUMBERRI Terexa, « Les comportements amoureux dans la société basque du XVIIème siècle à 1950 », Cahiers ethnologiques, Bordeleko ikerketa etnologikoen zentroaren aldizkaria, 1993, 15 zkia.

- LEKUMBERRI Terexa, « Femmes basques et société contemporaine- Rupture et continuité », Euskal Museoaren boletina, Euskal Museoko Adixkideen elkartea, 1992ko lehen seihila, n° 133, 69. orr.

- LEKUMBERRI Terexa, « Famille, le mythe et les réalités », Dictionnaire de culture et civilisation basques, Elkarlanean-Arteaz, Baiona, 2013 (ber-edizioa), 35-45. orr.

- LEKUMBERRI Terexa, BATTESTI Jacques, « La quête d'« une image aussi exacte et complète que possible » collecte, recherche et ethnographie au Musée Basque et de l'histoire de Bayonne »Patrimoine et identités locales - Enjeux touristiques, ethnologiques et muséographiques, obra kolektiboa Bernard Cherubini zuzendaritzapean, L’Harmattan, 2018ko urtarrila.

 

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 IRI19-lekumberri 1992ko solas I - Terexa Lekumberri 1992-08-05 0:08:00 Baiona Guillaume Irigoyen
2 EKL-18-1 Terexa Lekumberri (lehen partea) 2010-01-14 0:07:23 Uztaritze Maite Deliart
3 EKL-18-2 Terexa Lekumberri (bigarren eta azken partea) 2010-01-14 0:07:23 Uztaritze Maite Deliart
4 Euskalkiak-eus-4 Euskalkiak.eus: Terexa Lekumberri 2016-05-12 0:10:12 Uztaritze Koldo Zuazo

Pasarteak

# Izenburua Iraupena
1 Terexa Lekumberri: 1990ean emazteetaz egin tesiaz 0:08:00
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.