Mizel Théret

1959
Afiliazio herria: Hazparne

Mizel Théret 1959an sortua da. Hazparneko Larrondoa auzoaldeko Larrondoa etxean bizi izan zen, 10 urte arte, gehien bat amaz, izebaz eta arrebaz inguraturik. Aitak armadako erretreta hartu zuelarik eta Bréguet hegazkin enpresan lan egiten hasi zelarik, familia Hiriburuko Basté auzoaldera bizitzera joan zen.

1969an, Mizel Euskal Izarrak dantza taldean sartu zen. Albert Camus kolegioan ibili zen, René Cassin lizeoan eta azkenik kudeaketa teknologiako unibertsitate institutuan (IUT). 1977an, Etorki euskal balletetan sartu zen, lehenik sasoiaren arabera eta gero molde profesionalean (1981ean birak egin zituen Quebecen, AEBetan eta Frantzian). Lehen esperientzia horrek doi bat frustraturik, Parisera joan zen, bi urtez (1982-1983), dantza garaikidean formatzera. 1983an herrira itzultzean, Ekarle konpainia sortu zuen. Gaurko egunean, konpainia horrekin, hogei bat sorkuntza burutu ditu. (1998 eta 2005 artean, ez zuen koreografia jarduerarik izan). Lehen sorkuntzek euskal kulturari erreferentzia egiten zioten, hurbilketa garaikide batetik. 1989tik goiti, errotik garaikide bilakatu ziren, "abstrakzio lirikoz" markaturik. 2009az geroz, Mizel Théretek bere lanen bihotzean memoria kolektiboaren tematika ezartzen du eta estilo minimalistaren hautua egiten du, bai dantzaren aldetik, bai espazioaren kudeaketaren aldetik. Bere sorkuntza gehienak Johanna Etcheverry dantzariarekin eraman lankidetzaren fruitu izan dira.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 233 233 - Mizel Théret 2015 1:25:33 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.